Erakusketak

ZIUDADELA

Telefonoa
948420975
E-posta
ciudadela@pamplona.es
Helbidea
Armada etorbidea, zk.g., 31001 Iruña, Nafarroa.

1571-1646
Gotorleku errenazentista, pentagono formakoa, bastioi eta errabelinekin, Filipe II.ak hasitakoa, «El Fratín» delakoaren proiektuaren arabera. 1964an Udalari laga zitzaion kultura- eta aisialdi-gune publiko bat sortzeko. Inguruan duen Gaztelugibelarekin batera, Iruñeko birika berde handia da Ziudadela. 280.000 metro koadroko esparrua da, eta hango pabilioiak, lubanarroak, bastioiak, errebelinak, gotorlekuak, bigarren mailako eraikinak eta glaziak aisialdi, kirol eta kulturarako eremu publikoak dira. Parke publiko bat da: zelai zabalak, erdian iturridun plaza txiki bat, atseden hartzeko eserlekuak, askotariko landare-espezieak eta wifi-zona. Bertako pabiloiak, lubanarroak, bastioiak, errebelinak eta glazisak toki publikoak dira gaur egun, aisia, kirol eta kulturarako erabiliak. Ziudadelan eta Gaztelugibel kalean 19 eskultura daude, besteak beste honako hauenak: Oteiza, Aizkorbe, Sada, J. A. Eslava, Orella, Larrea, Aguirre, Basterretxea, Anda eta Gabino.

Hauxe bide dugu Errenazimentu espainiarraren arkitektura militarraren eredurik onena. Gainera, adituen esanetan, Espainiako Errenazimenduak arkitektura militarrean utzi duen adibiderik hoberena izateaz gainera, sekulan Europan eraikitako defentsa-multzorik nabarmenetakoa da. Ziudadela sortu zen, Iruña etsaiengandik babesteko. Zehazki, Felipe II.a erregeak eraikiarazi zuen 1571n, frantses armadaren etengabeko erasoei aurre egiteko. Jatorrizko egituraren arabera, pentagono erregularra zen eta bastioi bana zuen angelu bakoitzean, guztira bost bastioi. Hiriko Lehen Zabalgunea eraikitzearekin batera, ordea, bi eraitsi zituzten. Udalari laga zioten 1964an.
ERAKUSKETA-ARETOA: Mistoen Eraikina, Labea, Armen Aretoa, Bolborategia.
BESTE ERAIKIN BATZUK: Guardia-gorputza eta Filipe II.aren aretoa – Komun publikoak ditu.
SARBIDEAK: Armada etorbidea. Ate nagusia. Glazieta, Gaztelugibel kalea. Larrialdietarako atea.
Sanferminetan bertatik botatzen dira su artifizialen bildumak.

ORDUTEGIA

PARKEA:
Astelehenetik ostiralera, 07:30etik 21:30era.
Larunbatetan, 08:00etatik 21:30era.
Igande eta jaiegunetan, 09:00etatik 21:30era.
Sanferminetan: uztailaren 4tik 21era itxita.

ERAKUSKETA-ARETOA:

URRITIK – APIRILERA
Asteartetik larunbatara: 11:30 – 13:30 eta 18:00-20:30
Igandeak eta jaialdiak: 11:30-13:30. Astelehenetan, itxita.


Itzuli edukiaren hasierara