Buscador
Lehiaketak
2020ko IRUÑEKO GAZTE LITERATUR LEHIAKETAK AURKEZTEKO EPEA LUZATZEN DU

2020ko Iruñeko gazte literatur lehiaketak aurkezteko epea luzatzen du. Lanak ekainaren 15a bitarte aurkezteko epea luzatzen du Gaztediaren Etxeko Gazteendako Argibide Bulegoan (Zangoza k., 30), eta bizitokia edo ikastetxea orain Iruñean duten gazteek hartzen ahal dute parte. Poesia eta narrazio laburra dira bi sari-modalitateak, bai gaztelaniaz bai euskaraz, eta horietarako bi kategoria ezarri dira: 14 eta 16 urte bitarteko gazteak (biak barne), eta 17 eta 18 urte bitartekoak (biak barne).
Hona modalitate eta kategoria bakoitzari dagozkion sariak: Lehen saria: 300 euro; Bigarren saria: 200 euro; Hirugarren saria: 150 euro; eta Accesitak: 100 euroko bi sari.
Iruñeko Udalaren Gazteendako Literatur Lehiaketak 30 urte eginen ditu aurten. Edizio honetan Udalak jauzi digitala egin nahi izan du; horrek obra eta egile gehiagori ‘lekua’ egiteko eta sortzaileen lanei hedapen zabalagoa emateko aukera areagotzen du; izan ere, aldizkariaren kasuan 300 ale argitaratzen ziren, baina web-orriak ez du horrelako mugarik. Horrela bada, 2019ko ediziotik aurrera saritutako lanak pdf formatuan aurki daitezke www.letrajoven.com (gaztelaniaz) eta www.letragaztea.com (euskaraz) webguneetan, berariaz diseinatu baitira ordenagailuz nahiz gailu mugikor bidez intuitiboki eskuratu ahal izateko.
IRUÑEKO GAZTEENDAKO XXX. LITERATUR LEHIAKETA. 2020. URTEA
- Baldintzak: bizitokia edo ikastetxea orain Iruñean duen gaztea izatea, 14 urte beteta eta 19 urte baino gutxiago edukitzea lanak aurkezteko mugaegunean (2020ko apirilak 30).
- Modalitateak: narrazio laburra eta poesia, gaztelaniaz zein euskaraz. Kategoria bat egongo da 14, 15 eta 16 urteko gazteentzat, eta beste bat, 17 eta 18 urtekoentzat.
- Narrazio laburra: 2 orri gutxienez, eta 5 gehienez, lerro artean tarte bikoitza utzirik eta bakarrik alde batetik mekanografiatuta.
- Poesia: 14 bertso gutxienez, eta 40 gehienez.
- Lanak aurkezteko mugaeguna: 2020ko ekainaren 15a arte, Gaztediaren Etxean (Zangoza k. 30).
- Lanen ezaugarriak:
- Egileek lan bana aurkezten ahal dute modalitate bakoitzeko. Idazlanek gai librea izanen dute, gaztelaniaz edo euskaraz idatziak, eta jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dute.
- Testu bera ezin izanen da bi hizkuntzetan aurkeztu.
- Sariak: hiru sari modalitate eta hizkuntza bakoitzeko; 300 euroko saria lehenengo sarietarako; 200 eurokoa bigarrenetarako; eta 150ekoa, hirugarren sarietarako. Epaimahaiak bi accesit eman ditzake modalitate eta kategoria bakoitzeko, bakoitza 100 eurokoa.