Buscador
Lehiaketak eta sariketak
2023KO SANFERMINETAKO KARTEL-LEHIAKETA

Iruñeko Udalak 2023ko Sanferminetako kartela hautatzeko lehiaketarako deia egin du, hiriko festen irudia hautatzeko. 2023ko Sanferminetako Kartelen Lehiaketa online eginen da. Honela, munduko edozein bazterretatik parte hartzen ahalko da, webgune honetan hala euskaraz nola gaztelaniaz eta ingelesez eskuragarri dagoen formulario digital bat online erabiliz. Sanferminetako kartelak aurkezteko epemuga 2023ko martxoaren 30ean, 14:00etan, amaituko da. 2023ko sanferminak sustatuko dituen kartelaren saria 6.000 eurokoa da. Epaimahai profesional batek hautatuko ditu 10 kartel finalistak, eta herritarren bozketak hautatuko du kartel irabazlea.
Aurtengo oinarrietan lanen balorazio artistikorako hainbat irizpide aipatzen dira. Baloratuko da, besteak beste, lanak beste formatu batzuetara egokitu ahal izatea, tipografiaren eta kartelaren diseinu orokorraren arteko lotura eta kartelaren arte-estiloari egokitutako Iruñeko armarriaren diseinu berriak irudikatzea.
Berritasun horiek eta kartela aurkezteko baldintza guztiak zehazki ezagutzeko, kontsultatu oinarriak osorik botoi hau sakatuz:
Oinarrietan jasota dagoenarekin bat, online prozeduraren bitartez, egileek formulario bat bete behar dute, euskaraz, gaztelaniaz, edo ingelesez www.pamplonaescultura.es webgunearen hasierako-orriaren bidez, eta obraren irudi bat txertatu JPG formatuko artxibo batean, 2 MB-ko gehieneko pisuaz, 820 x 1171 pixeletako neurriaz eta 72 pixel/hazbeteko bereizmenaz. Jatorrizkoan testuak honako hau izan behar du: “San Fermín 2023; Pamplona/Iruña; Del 6 al 14 de julio/Uztailaren 6tik 14ra”.
Armarria Udalaren logotipo ofizialean dagoen bezala txertatzen ahalko da, edo kartelaren diseinura libreki egokituz, baina, betiere ezaguterraza eta identifikagarria bada eta elementu guztiak egoki eta errespetuz irudikatuta badaude. Logotipo ofiziala erabiltzekotan, zuzenean deskargatu daiteke www.pamplonaescultura.es/escudos-de-pamplona/ estekan edo botoi hau sakatuz:
Era berean, formularioan identifikazio-datuak, jatorria eta abar eskatuko dira, bai eta kartelaren deskribapen labur bat ere, non, gehienez 200 karakteretan, aukera emanen baita kontzeptuaren eta haren elementuen (konposizioa, koloreak, tipografia edo sinbologia) garapen teorikoa egiteko eta parte-hartzailearen curriculum profesional labur bat aurkezteko (gehienez 800 karaktere). Izen-ematea mezu elektronikoen bidez osatuko da; izan ere, sistemak automatikoki igorriko dio interesdunari formularioaren datuen laburpena (izena eta abizenak, identifikazio-agiria eta kartelaren lema), hark digitalki balioetsi dezan, eta, horrela, bigarren posta batean haren parte-hartzea berresteko (aurrez aurkeztutako datuekin eta lehiaketan erreferentziazko izanen duen plika-zenbakiarekin batera). Azken jakinarazpen hori izanen da lehiaketan parte hartzeko egiaztagiria.
“Lehiaketaren plataformara igotako irudiak udal-zerbitzarian egonen dira lehiaketak dirauen bitartean harik eta lehiaketaren azken fasea amaitzen den arte, jendaurreko balizko erakusketa barne. Ondoren, sistematik ezabatuko dituzte, salbu eta 10 kartel finalistei dagozkienak, zeinak publikoki hedatuko baitira herritarrek bozka dezaten. Ondoren, Iruñeko Udalaren artxibo digitalean gordeko dira”.
FORMULARIOA BETETZEKO JARRAIBIDEAK
Izena emateko prozeduraren hasiera
• Sartu formularioan www.pamplonaescultura.es webgunearen bidez, “Sanferminetako Kartel Lehiaketa” izenburuko esteka sakatuta. Gune horretan berean egonen dira eskuragarri oinarriak, kontsultak egiteko.
• Lehen eremuak aukera ematen du gaitutako edozein hizkuntzetako bat aukeratzeko: euskara, gaztelania edo ingelesa.
• Hurrengo laukian jakitera eman behar da lana bakarka edo taldeka aurkezten den. Bete beharreko eremuak ezberdinak dira aurrekoan egindako hautuaren arabera.
• Prestatutako laukiak ordenan bete behar dira, hala nahitaezkoak nola hautazkoak. Nahitaez bete beharrekoek asterisko bat edukiko dute.
EDUKIA
- Datu pertsonalak:
o Banakakoak: Izena, abizenak, NAN, AIZ, IFK edo beste zenbait, telefonoa eta posta elektronikoa (bi laukitan errepikatzen da eta beharrezkoa da posta elektronikoa berrestea).
o Taldekakoa: Elkartearen izena, arduraduna, NAN, AIZ, IFK edo beste bat, telefonoa eta helbide elektronikoa (bi laukitan errepikatzen da eta beharrezkoa da helbide elektronikoa berrestea). - Jaioteguna eta jaioterria:
o Data, Herrialdea, Autonomia Erkidegoa, Probintzia eta Herria. (Espainia)
o Data, Herrialdea (Espainiatik kanpo bada) - Helbidea:
o Herrialdea, Autonomia Erkidegoa, Probintzia, Herria, Kalea, Ataria, Solairua (hautazkoa) eta Posta kodea (Espainia)
o Herrialdea eta Helbidea. (Espainiatik kanpo bada) - Kartelaren datuak:
o Kartelaren lema.
o Kartelaren deskribapena: kartelaren kontzeptuaren eta osagaien garapen teorikoa, hala nola konposizioarena, koloreena, tipografiarena eta sinbologiarena (200 karaktere gehienez).
o Ibilbide profesionala: curriculuma (800 karaktere gehienez).
o Kartelaren irudia: JPG formatuko artxibo bakarra erantsiko da, gehienez 2 MB-koa. Zehazki, kartelaren neurriek 820 x 1171 pixel izan behar dute, eta erresoluzioak, 72 pixel/hazbetekoa.
o TESTUA: Pamplona/Iruña; San Fermín 2023; Del 6 al 14 de julio/Uztailaren 6tik 14ra - Klikatu beharko da lehiaketara aurkeztutako kartelaren egilea izatearen gaineko aitorpena, non esan behar baita, halaber, obra jatorrizkoa eta argitaragabea dela.
o Formularioa igortzea eta parte-hartzea berrestea.
o Lanaren sortzaileak ‘gaitutako botoia’ sakatuta igorriko du formularioa. Izapide honek ez du amaitzen izen-ematea.
o Interesdunak mezu elektroniko bat jasoko du aurrez emandako helbidean, eta horra bidaliko diote formularioaren datuen laburpena.
o Mezu horrek honako pauso hau eskatuko dio: BALIOZKOTU ETA IZEN-EMATEA BUKATU
o Hori eginda, interesdunak bigarren eta azken mezu bat jasoko du, non BERRETSIKO ZAION lehiaketan parte-hartzea, kartelaren LEMA (aurrez emana), IDENTIFIKAZIO AGIRIA eta lehiaketan erreferentzia izanen duen PLIKA-ZENBAKIA. Mezu hori izanen da lehiaketan parte hartzeko egiaztagiria.
BETE FORMULARIOA ETA PARTE HARTU
Itzuli edukiaren hasierara