Lehiaketak eta sariketak

2024KO SANFERMINETAKO KARTEL-LEHIAKETA

IRUÑA
2024/03/13 - 2024/04/08
Apirilaren 8ko 14:00ak arte.

Iruñeko Udalak 2024ko Sanferminetako Kartel Lehiaketarako deia egin du, hiriko festen irudia hautatzeko. Kartelak telematikoki aurkeztuko dira lehiaketara www.pamplonaescultura.es/eu/ webgunearen bidez, izena emateko formularioaren botoia sakatuta. Sanferminetako kartelak aurkezteko epemuga 2024ko apirilaren 8ko 14:00ak dira. 2024ko sanferminak sustatuko dituen kartelarendako saria 6.000 euro dira. Epaimahai profesional batek hautatuko ditu 10 kartel finalistak, eta herritarren bozketak hautatuko du kartel irabazlea.

Epaimahaiak, aukeratzeko irizpideen barruan, baloratuko du, besteak beste, lanak beste formatu batzuetara egokitu ahal izatea, tipografiaren eta kartelaren diseinu orokorraren arteko lotura eta kartelaren arte-estiloari egokitutako Iruñeko armarriaren diseinu berriak irudikatzea.

Armarria Udalaren logotipo ofizialean dagoen bezala txertatzen ahalko da, edo kartelaren diseinura libreki egokituz, baina, betiere ezaguterraza eta identifikagarria bada eta elementu guztiak egoki eta errespetuz irudikatuta badaude. Logotipo ofiziala erabiltzekotan, zuzenean deskargatzen ahal da https://www.pamplonaescultura.es/eu/escudos-de-pamplona/ estekan edo botoi hau sakatuz:

2024ko Sanferminetako Kartel Lehiaketa arautzen duten oinarriek bi ohar jasotzen dituzte esplizituki:

LEHIAKETA EBATZI AURRETIK EZIN IZANEN DA JENDAURREAN JAKITERA EMAN KARTELAREN EGILEA NOR DEN.

KARTELA EGITEKO ADIMEN ARTIFIZIALEKO TRESNAK ERABILI DIREN ZEHAZTU BEHARKO DA, ETA JABETZA INTELEKTUALEKO ESKUBIDEAK ERRESPETATZEN DIRELA BERMATU.

FORMULARIOA BETETZEKO JARRAIBIDEAK

Formularioa betetzeko, gaitutako lauki guztiak bete behar dira agertzen diren ordenan, kontuan hartuta izartxo batez markatutako eremuak nahitaez bete behar direla. Goiburuko menuan, formularioa euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez betetzea hautatzen ahalko da.
Ondoren eremuak beteko dira, nahitaezkoak diren horiek (izartxo batez markatutakoak) kontuan hartuta:

Datu pertsonalak: Egileen (pertsona bakarra edo kolektiboa) izena / Sozietate-izena, Abizenak / Ordezkaria, NAN, AIZ, IFK edo besterik, telefonoa eta helbide elektronikoa. Garrantzitsua da helbide elektronikoa baieztatzea, haren bidez amaituko baita izen-ematea, formularioa betetzean e-mailez bidaliko den esteka sakatuta. Kartela bi edo hiru pertsonen artean egin bada, horietako baten datuak jarriko dira bakarrik. Beste egileen izenak jasota utzi nahi badira, eremu hauetan azaldu beharko dira: ‘Kartelaren deskribapen laburra’ edo ‘Ibilbidea’

Jaioteguna eta jaioterria: Data, Herrialdea, Autonomia Erkidegoa, Probintzia eta Herria. (Espainia). Edo, Data, Herrialdea (Espainiakoa ez bada)

Helbidea: Herrialdea, Autonomia Erkidegoa, Probintzia, Herria, Kalea, Ataria, Solairua (hautazkoa) eta Posta kodea Edo, Herrialdea eta Helbidea (Espainiakoa ez bada).

Kartelaren datuak:

Kartelaren irudia aurkeztea: Artxibo bakar bat erantsiko da kartelaren irudiarekin, baldintza hauekin bat:

Lehiaketa honetara aurkeztutako kartelaren egilea dela adierazten duen eta obra hori originala eta argitaragabea dela eta kartela egitean ez dela AA osorik edo esklusiboki erabili aitortzen duen laukitxoa sakatu beharko da.

Eremu guztiak bete ondoren, formularioa igortzeko, horretarako gaitutako botoia sakatu beharko da. Garrantzitsua da nabarmentzea izapide horrekin EZ dela izen-ematea amaitzen. Jakinaraziko zaizu MEZU ELEKTRONIKO BAT JASOKO DUZULA (datu pertsonalei buruzko 2. atalean emandako helbidean), eta horra bidaliko dizute formularioaren datuen laburpena. Mezu horretan ESTEKA bat egonen da. Hura sakatu beharko duzu BALIOZKOTU eta IZEN-EMATEA AMAITZEKO.
Hori eginda, bigarren eta azken mezu bat jasoko duzu, non BERRETSIKO BAITA zure parte-hartzea lehiaketan, kartelaren LEMArekin (4. atalean emanda), IDENTIFIKAZIO AGIRIarekin eta lehiaketan erreferentziazkoa izanen den PLIKA-ZENBAKIArekin batera. Mezu hori izanen da lehiaketan parte hartzeko egiaztagiria.

BETE FORMULARIOA ETA PARTE HARTU

Itzuli edukiaren hasierara