Buscador
Lehiaketak eta sariketak
ARTE ETA KULTURA ARLOKO ENTITATEENDAKO LAGUNTZAK

Iruñeko Udalak kultura eta arte entitateendako udal-laguntzak emateko deia egin du. Ekainaren 4an amaituko da deialdi honetan eskaerak aurkezteko epea. Orotara 309.000 euro banatuko dira. Udalak edozein adierazpenen bidez hirian kultura garatzen lagunduko duten proiektuak nahi ditu.
Deialdi honen helburua kultura- eta arte-proiektuen eta -ekimenen garapena erraztea da, hartara suspertuta tokiko kulturaren sorkuntza, ekoizpena, hedapena, kontserbazioa eta kudeaketa, adierazpen askea eta aniztasuna, herritarrei hurbiltzea, kultura-langileen profesionalizazioa, artistak eta kultura-eragileak kudeatzeko eta proiektatzeko jardunbide egokiak, eta proiektu horiek sustatzen dituzten entitateen kudeaketa-egiturei eustea, kulturaren ekonomia bultzatuz.
Deialdiak honako hauei egiten die erreferentzia, nagusiki: arte eszenikoen jaialdiak, errezitaldiak, zikloak, topaketak eta/edo lehiaketak; musika-zikloak eta/edo -topaketak; jardunaldiak, lantegiak; jaialdiak eta hitzaldi-zikloak, ikus-entzunezkoen proiekzioak eta zineforumak; hiriko ondare historiko materiala eta ez-materiala zaintzea eta hedatzea sustatzen duten ikerketa, esku-hartze edo hedapen kulturaleko proiektuak; liburuak, irakurketa eta literatura sustatzeko jarduerak, espezialitate eta euskarri guztietan, eta kultura zein arte izaera duen beste edozein jarduera, argitalpena salbu.