Buscador
Lehiaketak
BERTSOPAPERAK 2021

Bertsolaritza eta bertso jarrien idazketa bultzatu eta sustatzeko helburuarekin, Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak Bertsopaper Lehiaketa berria antolatu dute. Hiru kategoria ezarri dira, eta horietako bakoitzean, hiru sari. Nafarroan jaio edo Nafarroan bizi diren egileek hartzen ahal dute parte. Lanak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da. Aurkeztutako lanek gai eta neurri librea izanen dute, euskaraz idatziak izan behar dute, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak. Halaber, bertsoen doinua zehaztu beharko da.
C kategoria 2003an edo lehenago jaiotakoei zuzentzen zaie. Lan bakarra aurkezten ahal dute, gutxienez 12 bertsokoa, eta gehienez 20koa, eta nolabaiteko batasuna osatu behar dute. Lehen saria 1.500 euro izanen da; bigarrena, 1.000 euro, eta hirugarrena, 500 euro. B kategorian, 2004 eta 2007 artean jaiotakoek hartzen ahal dute parte (biak barne), eta gehienez 3 lan aurkezten ahal dituzte, 4 eta 8 bertso artekoak. Kasu honetan, lehen saria 350 euro da; bigarrena, 200 euro, eta hirugarrena, 150 euro. A kategoria 2008an edo ondoren jaiotakoei zuzentzen zaie. 2 bertso gutxienez eta 4 gehienez idatzi beharko dituzte. Lehen saria 150 euroko kultura-bonoa izanen da; bigarrena 100 eurokoa, eta hirugarrena 50 eurokoa. Gehienez 3 lan aurkezten ahal dituzte. Kultura-bonoak dendetan trukatu daitekeen txartel baten bidez ordainduko dira.
Parte-hartzaileek beren lanak eta datuak aurkeztu beharko dituzte parte hartzeko, botoi honen bidez sar zaitezkeen inprimaki bat betez:
Epaimahaia Nafarroako Bertsozale Elkarteak izendatuko du eta bertsolaritzaren arloko hiru adituk osatuko dute. Sari-banaketa 2021ko udazkenean izanen da.
Behin saria ordainduta, egileek baimena emanen dute saritutako lanak urtebeteko epean argitaratzeko. Halaber, C kategorian lehenengo saria jasotzen duen egileak baimena emanen die erakunde antolatzaileei saritutako lanean oinarritutako emanaldi edo ikuskizun berri bat ekoizteko.
Bertsozale elkarteak bere webgunean lehiaketa honen jarraipena eginen du, ondoko estekan: Bertsozale Elkartea
Itzuli edukiaren hasierara