Agenda

BOZKATU GEHIEN GUSTATZEN ZAIZUN SANFERMINETAKO KARTELAREN ALDE

2023ko Sanferminetako Kartel-lehiaketa hautapen-fasera heldu da, 465 lan jaso eta gero. Epaimahaiak herri-bozketara pasako diren 10 kartel finalistak hautatu ditu. Fase honetan, herritarrek aurtengo jaiak iragarriko dituen kartela hautatuko dute. Zuk aukeratzen duzu kartela. Bozkatu gehien gustatzen zaizun sanferminetako kartelaren alde maiatzaren 2ra arte. Hainbat modutan egin dezakezu. Telematikoki, www.pamplona.es webgunean jarritako esteka baten bidez; aurrez aurre, hiriko edozein Civivoxetan, bertan aurkituko dituzun hautetsontzietan dagokion txartela sartuz; eta 010 edo 948420100 herritarrendako arreta telefonoaren bidez.

Online bozketa maiatzaren 2ko 23:59ean itxiko da. Civivoxetan, aurrez aurre, epea maiatzaren 2ko 21:00etan amaituko da, zentroen itxiera ordutegiarekin bat. Azkenik, 010 (948420100) telefonoaren bidezko bozketa maiatzaren 2ko 19:00ak arte egonen da eskuragarri, kontuan hartuta zerbitzu horren arreta-ordutegia (astelehenetik ostiralera 08:00etatik 19:00etara eta larunbatetan 09:30etik 13:30era).

Kondestablearen jauregian daude ikusgai 2023ko sanferminetako lehiaketako hamar kartel finalistak, eta bertan ikus daitezke botoa eman aurretik. Halaber, honako esteka honen bitartez zuzenean kontsultatu eta bozka daiteke:

2023ko Sanferminak irudikatuko dituen kartelari 6.000 euroko saria emango zaio. Aurten 465 kartel aurkeztu dira, horietatik 447 autonomia-erkidego desberdinetatik bidalita eta 18 atzerrikoak, Mexiko, Frantzia, Erresuma Batua, Italia, Kolonbia, Finlandia, Txile, Herbehereak, Txina, Brasil eta Estatu Batuetakoak. 217 lan jaso dira Nafarroatik bertatik (121 Iruñatik) eta 230 probintzietatik (Gipuzkoa, Bartzelona, Valentzia, Araba, Bizkaia, Alacant, Valladolid, Zaragoza, Castello, Sevilla edo Huesca).
Adinari dagokionez, lehiaketara aurkeztutako kartel gehienak 30 eta 49 urte bitarteko egileenak dira (154), 50 urtetik gorakoenak (149) eta 19 eta 29 urte bitartekoenak (131). Gainera, 13 kartel daude, 18 urtetik beherako gazteenak.

Itzuli edukiaren hasierara