Agenda

BOZKATU GEHIEN GUSTATZEN ZAIZUN SANFERMINETAKO KARTELAREN ALDE

ON LINE, CIVIVOX ETA 010 TELEFONOA
2022/04/25 - 2022/05/04
MAIATZAREN 4RA ARTE. ON LINE 23:59etara. 010 TELEFONOAN 19:00etara. CIVIVOXETAN 21:00etara arte.
IKUSI KARTELAK ETA BOZKATU

Zuk aukeratzen duzu kartela. Bozkatu gehien gustatzen zaizun sanferminetako kartelaren alde apirilaren 25etik maiatzaren 4ra bitarte. Hainbat modutan egin dezakezu, telematikoki, www.pamplona.es webgunean jarritako esteka baten bidez, aurrez aurre, hiriko edozein Civivoxetan, bertan aurkituko dituzun hautetsontzietan dagokion txartela sartuz, eta 010 edo 948420100 herritarrendako arreta telefonoaren bidez.

Online bozketa maiatzaren 4ko 23:59ean itxiko da. Civivoxetan, aurrez aurre, epea maiatzaren 4ko 21:00etan amaituko da, zentroen itxiera ordutegiarekin bat. Azkenik, 010 (948420100) telefonoaren bidezko bozketa maiatzaren 4ko 19:00ak arte egonen da eskuragarri, kontuan hartuta zerbitzu horren arreta-ordutegia (astelehenetik ostiralera 08:00etatik 19:00etara eta larunbatetan 09:30etik 13:30era).

Kondestablearen jauregian daude ikusgai 2022ko sanferminetako lehiaketako hamar kartel finalistak, eta bertan ikus daitezke botoa eman aurretik. Halaber, honako esteka honen bitartez zuzenean kontsultatu eta bozka daiteke:

2022ko sanferminak sustatzen dituen kartelaren saria 6.000 eurokoa da. Iruñeko Udalak 2022ko Sanferminetako Kartel-lehiaketara aurkeztutako 601 obra erregistratu ditu. Azken 20 urteetako bigarren parte-hartzerik altuena izan da, 2004ko 622 lanen ondoren. Gainera, 2019. urteko jaietarako aurkeztutako 245 kartelak bikoiztu egin dira. 601 karteletatik, 188 Iruñetik igorri dira, 192 Nafarroako beste herri batzuetatik eta 206 Espainiako autonomia erkidegoetatik. Guztira, 29 kartel aurkeztu dira Madrildik, 19 Bizkaitik, 17 Gipuzkoatik, 16 Valentziatik, 15 Bartzelonatik eta 11 Zaragozatik. Gainerako 13 kartelak nazioartekoak dira: 4 Italiatik jaso dira, 3 Frantziatik, 2 Estatu Batuetatik, 1 Erresuma Batutik, 1 Argentinatik, 1 Mexikotik eta 1 Japoniatik. Igorleen adinari dagokionez, 253k 30 eta 49 urte bitarte dituzte, 159k 50 urte baino gehiago dituzte, 129k 19 eta 29 urte bitarte eta 26 hemezortzi urte arteko gazteak dira.

Itzuli edukiaren hasierara