Agenda

BUKATU DA BOZKETA FASEA

Datozen egunetan jakinaraziko da 2023ko Sanferminetako Kartel Lehiaketaren irabazlea, herritarren bozketa-fasearen ostean. Herritarrek hamar kartel finalisten artean aukeratu ahal izan dute, bai telematikoki, bai aurrez aurre. Bozkatzeko epea maiatzaren 2an amaitu zen. Webgune honetan argitaratuko da aukeratutako kartela, baita www.pamplona.es webgunean ere.

2023ko Sanferminak irudikatuko dituen kartelari 6.000 euroko saria emango zaio. Aurten 465 kartel aurkeztu dira, horietatik 447 autonomia-erkidego desberdinetatik bidalita eta 18 atzerrikoak, Mexiko, Frantzia, Erresuma Batua, Italia, Kolonbia, Finlandia, Txile, Herbehereak, Txina, Brasil eta Estatu Batuetakoak. 217 lan jaso dira Nafarroatik bertatik (121 Iruñatik) eta 230 probintzietatik (Gipuzkoa, Bartzelona, Valentzia, Araba, Bizkaia, Alacant, Valladolid, Zaragoza, Castello, Sevilla edo Huesca).
Adinari dagokionez, lehiaketara aurkeztutako kartel gehienak 30 eta 49 urte bitarteko egileenak dira (154), 50 urtetik gorakoenak (149) eta 19 eta 29 urte bitartekoenak (131). Gainera, 13 kartel daude, 18 urtetik beherako gazteenak.

Itzuli edukiaren hasierara