Buscador
Civivox
EUSKARAZKO MIKRO-IPUIN LEHIAKETA

PAMPLONA DE MI QUERER / IRUÑEA BIHOTZEAN. EUSKARAZKO MIKRO-IPUIN LEHIAKETA
Badakigu helduek eta haurrek zer kontatu handia duzuela gure hiriaz. Bada, Iruñean gertatzen diren istorioak izanen dira lehiaketa honetako gaia euskarazko sorkuntza bultzatzeko: egiazkoak edo fikziozkoak, iraganekoak nahiz etorkizunekoak, zirraragarriak zein amets-eragileak. Herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu mikro-ipuinak idaztera, literatur genero hori lantzeko.
LEHIAKETAREN OINARRIAK
Lehiaketan soilik onartuko dira lehiaketako gaiari heldu eta programatutako daten barnean parte-hartze arloko jarraibideak nahiz oinarrietan zehaztutako baldintzak betetzen dituzten mikro-ipuinak. Lehiaketan parte hartzeak esan nahi du parte-hartzaileek eta irabazleek lehiaketaren baldintzak onartzen dituztela, oinarriokin bat.
Lehiaketan parte hartu nahi dutenek gehienez 2 ipuin bidaliko dituzte, gehienez 200 hitzekoak, PDF formatuan (Times 12 letra-tipoa), participacion@redcivivox.es helbidera, mezuko gaian TXAPELKETA EUSKARAZ idatzita.
Mikro-ipuinak PDF formatuan bidali beharko dira, goitizenez sinatuta.
Dokumentu erantsian egilearen datuak adieraziko dira.
- Izen-abizenak
- Telefono zenbakia (kontaktua egiteko, saritua bada)
- Jaioteguna
- NAN/NIE
Testuak lehiaketan aurkezteko epea 2022ko irailaren 1etik 25era bitartekoa izanen da.
EPAIMAHAIA ETA SARIAK
Lau sari dira (*liburu-denda/paper-dendetako erosketa-txarteletan):
Mikro-ipuin onenarendako saria, helduetan (18 urtetik gorakoak): 150€*
Mikro-ipuin onenarendako saria, gazteetan (14-17 urte): 100€*
Mikro-ipuin onenarendako saria, haurretan (8-13 urte): 100€*
Epaimahairen sari berezia: 50€-ko akzesita*
Civivox Sarearekin lankidetzan ari ohi diren profesional batzuk izanen dira epaimahaikide, bai eta zenbait udal teknikari ere (ez dute zilegi izanen lehiaketan parte hartzea). Oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten testuak baztertzen ahalko dituzte. Epaimahaiak ez ditu parte-hartzaileen datu pertsonalak eskuratzerik izanen erabakia eman arte. Epaimahaiaren erabakia apelaezina da.
Behin balorazioa egindakoan, irabazleengana joko dugu haietako bakoitzak eman duen telefono zenbakiaren bidez.
Epaimahaiaren erabakia urriaren 21ean jakinaraziko da Iruñeko Udaleko Kultura eta Berdintasun alorreko ohiko informazio-bideen bitartez (www.pamplonaescultura.es, Facebook, Twitter eta Instagram).
Saridunek sariak eskatu eta jasotzeko azken eguna 2022ko azaroaren 25a izanen da.
EGILE-ESKUBIDEAK ETA JABETZA INTELEKTUALA
Lehiaketan parte hartzen duen pertsona bakoitzak bermatzen du mikro-ipuinaren eskubide guztien titularra dela. Iruñeko Udala ez da erantzule izanen, parte-hartzaileek lehiaketaren barnean edozein arau urratzen badute edota hirugarrenen eskubideak urratzen badituzte. Lehiakideek bidalitako testuek ez dute zilegi izanen, ez inoren eskubideak urratzea, ez hirugarrenen informazio pertsonal intimoa, konfidentziala edo sekretua sartzea, ezta hirugarrenen datu pertsonalak sartzea ere. Lehiaketatik at geldituko dira epaimahaiak iraingarritzat edo desegokitzat jotzen dituen mikro-ipuinak. Lehiaketan parte hartzen dutenek eskubide guztiak lagako dizkiote Udalari, mikro-ipuin irabazleak Udalaren profil ofizialetan eta udal webean argitaratzeko, lehiaketaren iraunaldian. Datuak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Legearekin bat, eskatzen den informazioa soilik erabiliko da formularioan adierazitako informazio eta kontaktu arloko xedeetarako, eta inola ere ez zaie hirugarrenei emanen. Zuen datuak zuzendu, deuseztatu eta aurkaratu nahi badituzue, jo Iruñeko Udalera (kale Nagusia 2, 31001, Iruña).
Itzuli edukiaren hasierara