Buscador
Civivox
TE QUIERO MIL. SELFIE LEHIAKETA

ARROSADIA BIHOTZEAN – TE QUIERO MIL.
Auzoko bizilagun guztiak gonbidatu nahi ditugu auzoko beren txokorik maiteenean beren buruari argazkia egitera, Milagrosako tokirik fotogenikoenak aukeraturik. Egiozu selfiea zeure buruari txoko kuttun horretan eta parte hartu lehiaketan.
LEHIAKETAREN OINARRIAK
Lehiaketan soilik onartuko dira lehiaketako gaiari heldu eta programatutako daten barnean parte-hartze arloko jarraibideak nahiz oinarrietan zehaztutako baldintzak betetzen dituzten argazkiak. Lehiaketan parte hartzeak esan nahi du parte-hartzaileek eta irabazleek lehiaketaren baldintzak onartzen dituztela, oinarriokin bat.
Selfiea kanpoaldean egin behar da eta irudia edozein gailurekin har daiteke: kamera, telefonoa edo tableta; edozein modutan egin daiteke (koloretan, zuri-beltzean, sepia…), eta iragazkiak ere erabil daitezke.
Lehiaketan parte hartu nahi dutenek gehienez 5 selfie bidaliko dituzte, guztiak ere JPEG formatuan, civivoxmilagrosa@sedena.es helbidera, mezuko gaian SELFIE LEHIAKETA idatzita eta, gainera, honakoa adierazita.
• Izen-abizenak
• Kokapena: kokapenaren deskribapen laburra egin behar da eta, ahal bada, GPS koordenatuak.
• Telefono zenbakia (kontaktua, saritua bada)
• Jaioteguna
• NAN/NIE
EPAIMAHAIA ETA SARIAK
Hiru sari dira:
Lehen saria: 100€*
50€-ko bi sari*
Civivox Sarearekin lankidetzan aritzen diren argazkilari profesional batzuk izanen dira epaimahaikide (ez dute zilegi izanen lehiaketan parte hartzea). Oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten argazkiak baztertuko dituzte. Epaimahaiaren erabakia apelaezina da.
Behin balorazioa egindakoan, irabazleengana joko dugu parte-hartzaile bakoitzak eman duen telefono zenbakiaren bidez.
*Sariak auzoan ezarritako arte eta kultur arloko saltokiak erosteko txartelak izanen dira.
Sariak irailaren 10ean banatuko dira, Milagrosako Civivoxeko patioan, 19:00etan.
SELFIE ESKUBIDEAK ETA JABETZA INTELEKTUALA
Lehiaketan parte hartzen duen pertsona bakoitzak bermatzen du eskubide guztien titularra dela, selfiearen jabetza intelektualari eta industrialari dagokionez. Iruñeko Udala ez da erantzule izanen, parte-hartzaileek lehiaketaren barnean edozein arau urratzen badute edota hirugarrenen eskubideak urratzen badituzte. Lehiakideek bidalitako selfieek ez dute zilegi izanen, ez inoren eskubideak urratzea, ez informazio pertsonal intimoa, konfidentziala edo sekretua sartzea, ezta hirugarrenen datu pertsonalak sartzea ere. Lehiaketatik at geldituko dira epaimahaiak iraingarritzat edo desegokitzat jotzen dituen irudiak.
Lehiaketan parte hartzen dutenek selfiearen irudi-eskubide guztiak lagako dizkiote Udalari, lehiaketaren iraunaldian Udalaren profil ofizialetan eta udal webean argitaratzeko. Datuak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Legearekin bat, eskatzen den informazioa soilik erabiliko da formularioan adierazitako informazio eta kontaktu xedeetarako, eta inola ere ez zaie hirugarrenei emanen. Zuen datuak zuzendu, deuseztatu eta aurkaratzeko, jo Iruñeko Udalera (kale Nagusia 2, 31001, Iruña).
SELFIE LEHIAKETAKO SARI-BANAKETA
MILAGROSAKO CIVIVOXA
IRA 10 SEP larunbata
19:00-19:30