Buscador
Buscador
Euskara
SANFERMINETAKO MIKROIPUINEN LEHIAKETA

IRUÑA
2023/05/04 - 2023/05/31
blogsanfermin.com blogak deitu du Sanferminetako Mikroipuinen Nazioarteko Lehiaketa. Gaiek sanferminekin eduki behar dute zerikusia, eta parte-hartzaileek antolatzaileek aukeratutako hiru hizkuntzetako batean idazten ahalko dituzte mikroipuinak: gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez. Izena emateko epea maiatzaren 31an, asteazkenarekin, amaituko da. Parte-hartzaileek blogean bertan emanen dute izena (http://blogsanfermin.com/), eta hor bertan kontsultatu ditzakete oinarriak.
Sariak:
•Irabazlea: 1000 euroko saria (dirutan eta babesleen produktuetan)
•Bigarrena: 250 euroko saria (dirutan eta babesleen produktuetan)
•Hirugarrena: 100 euroko saria (dirutan eta babesleen produktuetan)
Epaimahaiak ekainaren 23an emanen du epaia.
Itzuli edukiaren hasierara