Buscador
Lehiaketak
IRABAZI-ASMORIK GABEKO ENTITATEEI ZUZENDUTAKO DEIALDIA

Iruñeko Udalak ireki du epea IRABAZI-ASMORIK GABEKO ENTITATEEI ZUZENDUTAKO DEIALDIA, 2020. URTEAN 40.000 EUROTIK GORAKO AURREKONTUA DUTEN URTEKO PROIEKTU ARTISTIKOAK EGIN DITZATEN eskaerak aurkezteko. Eskaerak aurkezteko epea urriaren 17an amaituko da. Eskaerak aurkeztu daitezke elektronikoki bidal www.pamplona.es webgunearen bidez (egoitza elektronikoa: Dirulaguntzak pertsona juridikoentzako eskaera elektronikoa ”) eta aurrez aurre Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean, erregistro osagarrietan edo Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak aurreikusten dituen beste edozeinetan.
Deialdiaren xedea: Pertsona juridikoei dirulaguntzak emateko araubidea arautzea, Iruñean, 2020ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte kultura eta artea hedatzeko edozein adierazpen-motatako
jarduerak antolatzea eta egitea bultza dezaten. Proiektuaren aurrekontuak 40.000 eurotik gora jo beharko du. Bereziki honako hauei zuzentzen zaie: Arte eszenikoen jaialdiak, errezitaldiak, zikloak, topaketak eta lehiaketak; musika-zikloak eta -topaketak; lantegiak; jaialdiak eta hitzaldi-zikloak, ikus-entzunezko proiekzioak eta zineforumak; liburuak, irakurketa eta literatura sustatzeko jarduerak, espezialitate eta euskarri guztietan, eta kultur zein arte izaera duen beste edozein jarduera.
Salbuespenez, eta COVID-19ak eragindako osasun-krisia kontuan harturik, aipatu kultur adierazpenen programazioak sustatzeko ekimenaren barruko gastuak onartuko dira 2020ko deialdian, nahiz eta jardueraren bat alarma-egoerarengatik edo osasun-krisiaren ondorioengatik azkenik ez gauzatu.
Diruz lagundu daitezkeen ekintzak, proiektuak, jokamoldeak eta jarduerak egiteko baldintzak, betekizunak eta epeak: Jarduera kultural eta artistikoak izatea; izaera irekia edukitzea; diru-laguntzaren xede diren jarduera guztiak Iruñeko udal-mugartean egitea.
INFORMAZIO GEHIAGO: Egin klik esteka honetan
Itzuli edukiaren hasierara