Buscador
Lehiaketak
‘FOKATU 2020’. SARIAK ETA ERAKUSKETA

Abenduaren 21etik urtarrilaren 20ra bitarte, Kondestable Civivoxean ikusgai egonen dira ‘Iruña Fokatu’ lehiaketa irabazi duten 15 argazkiak (SARITUAK ETA 2021eko EGUTEGIRAKO HAUTATUAK), bai eta parte-hartzaile bakoitzaren argazki hautatu bat ere, zeina Kondestable Civivoxeko patioan proiektatuko baita. Civivoxek antolatutako argazki-lehiaketara guztira 291 parte-hartzaile eta 741 argazki aurkeztu dira (42, paperean; gainerakoak, formatu digitalean).
Hona saridunak: José Luis Sanagérico Berisa (lehen saria), Marta Sarrías Oteiza (bigarrena) eta Andrea Silanes Valencia zein Javier Vergara Lacuey (hirugarrena).
Hona Iruñeko Udalaren 2021eko egutegirako hautatu diren argazkien egileak:
Amaya Iliberri Arbizu.
Arantxa Jabato Jiménez.
Edwin Guaraca Cushicondor.
Elena Irigoy Sarratea.
Eneko Morán Bonaut.
Iñaki Sola Ayesa.
Iñigo Aranguren Osinaga.
Iranzu Gomez Gomez del Rio.
Mikel Besga Echavarri.
Oskar Gonzalez Barandalla.
Rebeca Sánchez Azcona.
Santiago Bañón Irujo.
LEHIAKETAREN IRUDI IRABAZLEAK

Primer premio. José Luis Sanagérico Berisa.


Lehen saria. Egilea: José Luis Sanagérico Berisa. Argazkiaren data: 2020-02-09. Goiz sargori batean egindakoa, non aireak hautsa esekita edukitzeagatik ikusgarritasuna mugatzen baitzuen. Lehen planoan, higiezin baten estalkiaren gaineko instalazioak; hondoan, katedrala eta haren ondoko eraikin batzuk. Argazkia nondik egin den: Antsoain herri zaharrera Iparreko Ingurabidea ekidinez doan oinezkoen pasabidearen hegoko muturretik.
Bigarren saria: Egilea: Marta Sarrías Oteiza. Argazkiaren data: aurtengo urriaren 17a. Pozoblanco kalearen ikusmira, Aiiam moda dendaren erakusleihotik egina.
Hirugarren saria: Egileak: Andrea Silanes Valencia eta Javier Vergara Lacuey. Izenburua: Bizkarrari bizkar. Argazkiaren data: 2020-10-17. Tokia: Blas de la Serna k. 2-196ko eraikina; Arrosadia auzoa. Deskribapena: Arrosadia auzo berrian kokatua. Haren fatxada homogeneoa nabarmentzen da, metalezko lerro zuzen eta geometrikoek osatua. Haren kontrastean, etxebizitza-blokeak lotzen dituen kristalezko eskailera. Bizkarrari bizkar.
Itzuli edukiaren hasierara