Lehiaketak

2020ko IRUÑA FOKATU

2020/10/05 - 2020/10/31
astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara
IKUSI LEHIAKETAREN OINARRAK

Iruña Fokatu argazki-lehiaketako beste edizio bat antolatu du Iruñeko Udalak, hiriko txokoetako argazkirik onenak saritzeko. Iruñean ateratako argazkiak, hiriaren begirada pertsonala islatzen dutenak. Edizio honetan, epaimahai teknikoak 2021ko udalegutegia ilustratuko duten argazkiak aukeratuko ditu. Argazkiak Sanduzelaiko Civivoxean aurkeztu behar dira (Gortari doktorearen plaza, zk.g.). Argazkiak lehiakideek beraiek eramaten ahal dituzte bertara edo bidali posta elektronikoz participacion@redcivivox.es helbidera, JPEG formatuan (gutxienez 300 dpi-ko bereizmena). Argazkiak aurkezteko ordutegia: astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Lanak aurkezteko epea 2020ko urriaren 31an amaituko da, larunbatarekin, 21:00etan

Sariak. Lehen saria: 900 €. Bigarren saria: 600 €. Hirugarren saria: 500 €. 2020ko udal-egutegia ilustratzeko aukeratu diren argazkiendako saria: 150 €-ko 12 sari. Sari-banaketa abenduan izanen da, Civivoxean. Lehiaketara aurkeztutakoen artean hautatutako argazkien erakusketa (bat pertsona bakoitzeko, epaimahaiak aukeratuta) Kondestable civivoxean.

Lehiakide bakoitzak, gehienez ere, hiru argazki aurkezten ahalko ditu, argitaratu gabeak. Ez dira onartuko jadanik argitaratutako edo beste lehiaketaren batean saritutako argazkiak. Teknika librea. Argazkiak argazki-paperean aurkeztuko dira derrigorrean [argazkipaperak nahitaez eduki behar dituen neurriak: 30 x 40 cm]. Argazkiko orbanaren tamaina librea da, baina gehienez ere 28 x 38koa izanen da, markoztatzeko neurriekin bat etortzeko. Ez da lehiaketara onartuko kartoi mehea, passepartouta edo antzekorik euskarri duen argazkirik. Horiez gain, ekitaldi honetan, aurkeztu diren argazkien positiboa egiteko erabilitako JPEG fitxategia CD nahiz USB euskarrian aurkeztu beharko da, eta horren bereizmena gutxienez 300 ppp izanen da (CD eta USB euskarriak itzuliko diren argazkiekin batera bueltatuko dira). Epaimahaiko kide teknikoen lana errazteko, argazkia aurkeztuko duenak bere gain hartuko du argazkietan ageri den/diren  pertsonaren/en baimena edota onespena izatea.

Itzuli edukiaren hasierara