Lehiaketak eta sariketak

INDUSTRIA KULTURAL, ARTISTIKO ETA SORTZAILEENDAKO DIRULAGUNTZAK

IRUÑA
2023/07/01 - 2023/07/22

Entitate kultural, artistiko eta sortzaileei dirulaguntzak norgehiagokako araubidean emateko dirulaguntzen deialdiak 60.000 euroko aurrekontua du. Iruñeko Udalak aurtengo urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean eginiko jarduera kultural eta artistikoak finantzatzeko egiten du laguntza horien deialdia. Eskabideak eta agiriak aurkezteko epea uztailaren 22an amaituko da.

Deialdia honako hauei zuzenduta dago: berezko nortasun juridikoa duten industria kultural, artistiko edo sortzaileak, kultura sustatu eta hedatzearen alde lan egiten dutenak, eta Iruñean jarduera kultural eta artistikoak programatu eta/edo egiten dituztenak. Jarduerak honako hauek izanen dira: arte eszenikoen jaialdiak, errezitaldiak, zikloak, topaketak eta/edo lehiaketak; musika-zikloak eta/edo -topaketak; jardunaldiak eta lantegiak; jaialdiak eta hitzaldi-zikloak, ikus-entzunezkoen proiekzioak eta zineforumak; hiriko ondare historiko materiala eta ez-materiala zaintzea eta hedatzea sustatzen duten ikerketa, esku-hartze, edo hedapen kulturaleko proiektuak; liburuak, irakurketa eta literatura sustatzeko jarduerak, espezialitate eta euskarri guztietan, eta kultura zein arte izaera duen beste edozein jarduera. 

Informazio gehiago

Itzuli edukiaren hasierara