Civivox

IRUÑA FOKATU 2021

Iruña Fokatu argazki-lehiaketaren edizio berri bat antolatu du Iruñeko Udalak, hiriko txokoetako argazkirik onenak saritzeko. Iruñean ateratako argazkiak, hiriaren begirada pertsonala islatzen dutenak, sarituko dira. Edizio honetan, epaimahai teknikoak 2022ko udalegutegia ilustratuko duten argazkiak aukeratuko ditu ere. Argazkiak aurkezteko epea 2021eko urriaren 30eko 21: 00etan amaituko da. Argazkiak formatu digitalean aurkeztu ahalko dira bakarrik. Izen-ematea on line egingo da, www.pamplonaescultura.com webgunean dagoen inprimakiaren bidez.


Argazkiak JPEG formatuan aurkeztuko dira (72ppp-ko bereizmenarekin). Gehienez 2 MB izan beharko dituzte, eta neurria 28×38 zm-koa izango da (bertikala edo horizontala). Lehiakide bakoitzak argazki bakarra aurkeztu ahalko du, argitaratu gabea. Ez dira onartuko jadanik argitaratutako edo beste lehiaketaren batean saritutako argazkiak. Argazkia aurkeztuko duenak bere gain hartuko du argazkietan ageri den/diren pertsonaren/en baimena edota onespena izatea.

Sariak: 1. saria: 900 €. 2. saria: 600 €. 3. saria: 500 €. 2022ko udal-egutegia ilustratzeko hautatutako argazkientzako sariak: 150 €-ko 12 sari. Sarien banaketa: abenduan zehar.
Lehiaketara aurkeztutako argazkien aukeraketaren erakusketa (pertsona bakoitzeko argazki bat, epaimahaiak aukeratuak) Kondestablearen Civivoxean. Saritutako argazkiak, euskarri digitala, eta horiek erabiltzeko eskubideak Iruñeko Udalarenak izanen dira. Argazkigintzako profesionalek eta Iruñeko Udaleko teknikariek osatuko dute epaimahaia.

PARTE HARTU NAHI BADUZU, INPRIMAKIA BETE JARRAIAN AGERI DEN BOTOIA SAKATUZ


Inprimakia osatzeko behar den informazioa: Datu pertsonalak, jaioteguna eta tokia, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa. Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoak babestutako datuak (1999ko abenduaren 13a).
Gainera, argazkia egin den eguna, tokia eta argazkiaren deskripzio laburra adieraziko dira.

Lehiaketa honetan parte hartzeak berarekin dakar oinarri hauek onartzea eta epaimahaiaren erabakiekin bat etortzea.

Itzuli edukiaren hasierara