Lehiaketak

IRUÑA HIRIA NAZIOARTEKO XIV. POESIA SARIAK

Verónica Aranda Casadok gaztelaniazko modalitatean, ‘Cobalto oscuro’ obrarekin, eta Oihane Zuberoa Garmendia Glaríak euskarazkoan, ‘Bidaia (h)ariketak’ lanarekin, irabazi dute Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak sustatutako Iruña Hiria XIV. Nazioarteko Poesia Saria. Sariketa abian jartzeko, Iruñeko Udalak hitzarmen bat sinatu du Nafar Ateneoarekin, eta 6.000 euroko gastua hartu du bere gain, dirutan emanen diren sarietarako, 3.000 euro modalitate bakoitzeko. Ekimenaren xedea da literatur sormena sustatu eta hedatzea, eta egileak ezagutzera ematea.
Lehiaketara 475 poema-bilduma aurkeztu ziren, 457 gaztelaniaz eta 18 euskaraz. Honek esan nahi du kopurua handitu dela 2019arekin alderatuta, orduan 366 lan aurkeztu baitziren, 357, gaztelaniaz, eta 9, euskaraz. Aurreko edizioetan bezala, handitu egin da lanak Internet bidez bidaltzen duten parte-hartzaileen kopurua. Aurten, Internet bidez iritsi dira jasotako obren % 99,56 gaztelaniazkoetan (3 bakarrik iritsi dira posta arruntez), eta % 100 euskarazkoetan. Hori COVID-19ak eragindako osasun krisiarekin lotuta egon daiteke.

Gaztelaniaz aurkeztutako lanen % 66 (457tik 301) estatutik datoz, % 34, atzerritik, 4k jatorri ezezaguna dute, eta bik ez dute plikarik. Edizio honetan, autonomia erkidegoei dagokienez, Madrildik jaso dira obra gehien (67 obra), gero Andaluziatik (52), Kataluniatik eta Valentziako Erkidegotik (29na), eta Euskadi eta Gaztela eta Leondik (17na). Ondoren datoz Gaztela-Mantxa (15 lan), Nafarroa (12), Murtzia (11), Galizia (10), Aragoi (9), Asturias eta Kanaria Uharteak (7na lan), Balear Uharteak (6), Extremadura (4), Kantabria (2) eta Errioxa (1).

Atzerritik jasotako poesia-bildumei dagokienez, nabarmentzekoa da Argentinatik 33 iritsi direla, Kubatik 22, Mexikotik 18, Kolonbiatik 17 eta Txiletik 11. Horietaz gain, 9na iritsi dira Perutik eta Uruguaitik, 6 AEBetatik eta 5na Ekuador eta Venezuelatik. Zerrenda osatzen dute Costa Ricatik iritsitako 3 lanek, Kanada, Portugal, Brasil eta El Salvadorretik iritsitako bina lanek eta Alemania, Bulgaria, Frantzia, Guatemala, Israel, Letonia, Nikaragua, Panama, Andorra eta Puerto Ricotik jasotako lan banak.
Euskaraz jasotako 18 lanetatik 8 Gipuzkoatik datoz, 4 Bizkaitik, 3 Nafarroatik eta bana Andaluziatik, Valentziako Erkidegotik eta Galiziatik.

Itzuli edukiaren hasierara