Euskara

IRUÑA HIRIA XVI. NAZIOARTEKO POESIA SARIKO IRABAZLEAK

NAFAR ATENEOA
2022/07/22 - 2022/08/31

Manuel José de Lara Ródenasek gaztelaniazko modalitatean, ‘Retrato apócrifo’ obrarekin, eta Gotzon Plaza Jaiok euskarazkoan, ‘Insomnioa’ lanarekin, irabazi dute Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak sustatutako Iruña Hiria XVI. Nazioarteko Poesia Saria. Sariketa abian jartzeko, Iruñeko Udalak hitzarmen bat sinatu du Nafar Ateneoarekin, eta 6.000 euroko gastua hartu du bere gain, dirutan emanen diren sarietarako, 3.000 euro modalitate bakoitzeko. Ekimenaren xedea da literatur sormena sustatu eta hedatzea, eta egileak ezagutzera ematea. Diru-sariaz gain, gaztelaniazko eta euskarazko modalitateetan olerki-bilduma irabazleak argitaratuko dira.

Lehiaketara 424 olerki-bilduma aurkeztu dira osotara, 409 gaztelaniaz eta 15 euskaraz. Nafarroatik 6 poema bilduma heldu dira gaztelaniaz eta beste 6 euskaraz.Euskaraz jaso diren 15 lanetatik 6 Nafarroatik datoz; 3 Gipuzkoatik; 3, Bizkaitik; 1, arabatik, eta 2 Euskal-Frantziar Herriak jatorri ezezaguna dute. Lanak internetez bidaltzeko joerari eutsi zaio, gaztelaniazkoen % 97,84 eta euskarazkoen % 100.

Gaztelaniazko modalitateko parte-hartzaileen batez besteko adina 51 urtekoa da. Euskarazko modalitatean batez besteko adina 44 urtera jaitsi da.

En este certamen, de carácter internacional, cuatro de cada diez obras presentadas en la modalidad de castellano han llegado desde fuera de España. En concreto, 249 proceden de distintas comunidades autónomas y 160 de otros países. Argentina, con 36 obras presentadas, y Cuba, con 34, encabezan la lista de países con mayor participación, seguidos de México (20), Colombia (14), Perú (10) y Venezuela (10). En menor proporción el Premio Internacional de Poesía Ciudad de Pamplona también ha recibido obras de Chile, Ecuador, Canadá, Uruguay, Brasil, Estados Unidos, Nicaragua, Guatemala, Andorra, Bolivia, Costa Rica, Francia, Mozambique, Portugal y Suecia.

Gaztelaniazko modalitatean, lanen % 40 atzerritik iritsi dira

Gaztelaniaz aurkeztutako lanen % 60 (jasotako 424etatik 249) estatukoak dira, eta % 40 atzerrikoak (160). Bik jatorri ezezaguna dute. Autonomia-erkidegoei begiratuta, edizio honetan Andaluziatik iritsi dira lan gehien (57), eta Madrilek jarraitzen dio (53). Honako hauek osatzen dute zerrenda: Katalunia eta Valentziako Erkidegoa (18 bakoitzak), Gaztela eta Leon (17), Euskadi (13) eta Gaztela Mantxa (13). Galizia, Aragoi, Extremadura, Asturias, Murtzia, Kantabria, Kanarietako eta Errioxako lanak ere aurkeztu dituzte.
Atzerritik jasotako poesia-bildumei dagokienez, nabarmentzekoa da Argentinatik 36 iritsi direla, Kubatik 34, Mexikotik 20, Kolonbiatik 14, Perutik 10, Venezuelatik 10, eta olerki-bilduma bana Estatu Batuetatik, Uruguaitik, Costa Ricatik, Bolivia, Ekuador, El Salvador, Frantzia, Guatemala, Portugal, Suecia eta Mozambike. 

Itzuli edukiaren hasierara