Lehiaketak

2020ko SORMEN ARTISTIKOKO PROIEKTUAK IV. LEHIAKETA

ERRALDOIAREN PATIOA
2020/09/07 - 2020/09/28
8:30 - 14:30

Iruñeko Udalak ‘2020ko sormen artistikoko proiektuak sustatzeko IV. Lehiaketarako’ deia egin du, eta horren bidez 3.000 euroko hamar sari emanen ditu proiektu kulturalak egin aurreko ezinbesteko urrats gisa sormenaren aldeko apustua egiten duten proiektuentzat. Deialdiaren helburua da sormen-jarduera sustatzea, eta hautagaitzak irailaren 28ra bitarte aurkez daitezke. Lanak aurkeztu ahal dira Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean, erregistro osagarrietan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak adierazitakoetan. Proiektuak hala gaztelaniaz nola euskaraz aurkez daitezke.

Deialdi honen baitan sartzen diren proiektuak sei modalitatetan banatzen dira: aste eszeniko eta performatiboak, arte plastikoak, musika-arteak, literatur arteak, ikus-entzunezko arteak eta kulturaren bestelako adierazpen artistikoak. Parte-hartzaile bakoitzak bere proposamenari hobekien lotzen zaion modalitatea aukeratu beharko du, ezin izanen baitu batean baino gehiagotan lehiatu. Ezin izanen dira aurkeztu Udalaren beste deialdiren batean diruz lagundu diren proiektuak, originalak eta argitaratu gabeak izan behar baitute.

Honako ikerlan-proposamen hauek izan daitezke dirulaguntzen xedea: hasierako ideia, hipotesi edo kontzeptutik abiatuta proiektu baten interesa, originaltasuna edo egokiera aztertzera bideraturik daudenak, edo gero produktu edo prozesu artistikoa bihurtzeko proiektuek duten bideragarritasuna neurtzera bideratutakoak.

Epaimahaiak, batetik, aurkeztutako proposamenaren balio estetikoa baloratuko du, kontuan hartuta proiektuaren aurkezpenaren koherentzia eta argitasuna. Modu positiboan puntuatuko da, halaber, proiektuaren originaltasuna eta izaera berritzailea, hizkuntza artistikoen eta horiek hedatzeko moduen garapenari eta berrikuntzari dagokienez. Azkenik, kontuan hartuko da proiektuak lurraldean duen inpaktua, proposamenak Iruñean duen eragina baloratuz. Horretaz gain, epaimahaiak sexu-arrazoiak direla medio diskriminatzaileak ez diren proiektuak edo jarduerak baloratuko ditu, salbu eta sexuen arteko desberdinkeria zuzentzeko efektua bilatzen duten kasuetan.

Itzuli edukiaren hasierara