Lehiaketak

SANFERMINETAKO KONTAKIZUN LABURREN XIII. SARIKETA

2021/05/01 - 2021/05/31
Maiatzaren 1etik 30era.

2021ko Sanferminak bertan behera gelditu badira era, blogsanfermin.com-ek Sanferminetako Kontakizun Laburren Nazioarteko XIII. Sariketa antolatu du. Sanferminei buruzkoa izan beharko du gaiak, eta ondoko hiru hizkuntzetako batean idatzirik beharko du: euskara, gaztelania edo ingelesa. Lanak aurkezteko, http://www.blogsanfermin.com/inscripcion/ webgunean sartu eta hor dauden alorrak bete beharko dira. Kontakizunak aurkezteko epea maiatzaren 1ean hasiko da, eta maiatzaren 31an bukatu.

Blogsanfermin-ek ere Sanferminetako Kontakizun laburren bigarren Lehiaketa Txikia iragarri du, 18 urte baino gutxiagokoentzat.
Idatzi Sanferminetan girotutako ipuin bat, baina kasu! gehienez 204 hitzekin.
Bidali blogsanfermin.com/inscripcionciontxiki helbidera, eta han zure datu pertsonalak bete (geroago beharrezkoa bada, Lehiaketari buruzko gaietan zurekin harremanetan jarri ahal izateko).
Lehiaketa hau ez da lehiakorra, beraz ez da irabazlerik izanen.
Kategoria bakoitzean parte hartzen duten Kontakizun laburren artean, kultura-bonuak zozketatuko dira.
Kontakizun bakar batekin parte hartu ahal izango duzu.
Zure Kontakizuna bidaltzeko epea maiatzaren 1ean hasiko da eta maiatzaren 31ko gaueko 12etan amaituko da.

Itzuli edukiaren hasierara