Lehiaketak eta sariketak

OLAIA MERINOREN BETI BEZALA, SANFERMINEKO KARTELAK

Olaia Merino Ervitiren ‘Beti bezala’ kartelak iragarriko ditu 2022ko sanferminak, herri-bozketan 8.191 boto baliodunen % 19,6 lortuta. kartela da, eta dantza, poza eta mugimendua irudikatzen ditu, irudi modernistekin eta 30eko hamarkadako lanen ‘revival’ estetikarekin

1. kartelaren irudi modernistek –epaimahaiak hautatutako hamarren artean– iragarriko dituzte 2022ko sanferminak. Olaia Merino Erviti nafarraren ‘Beti bezala’ kartela izan da herri-bozketako irabazlea aurtengo sanferminak ofizialki irudikatzeko. 1.603 boto eskuratu ditu, bozkatzeko 10 egunetan erregistratutako 8.191 boto baliodunen % 19,6. 2022a izan da egunean boto-portzentaje gehien jaso duen urtea, herri-bozketaren sistema ezarri zenetik.

BETI BEZALA. OLAIA MERINO

Olaia Merino kartelaren lehiaketa jarraian irabazi duen hirugarren emakumea da, 2018an Adriana Eransus eta 2019an Edurne Taínta irabazle izan ondoren. Halaber, festak iragartzen dituen obraren egile den zazpigarren emakumea da, beste hauen atzetik: Francis Bartolozzi (1974an, Pedro Lozano de Sotésekin batera), Marta Coronado (2004an, Mikel Urmenetarekin batera), Cristina Calvo (2006an) eta Elixabete Bordonaba (2013an).
Kartelaren protagonista diren irudi modernistek sanferminetako jendetza irudikatzen dute, eta ‘Beti Bezala’ kartelak zoriontasun aura eta koloreen harmonia sortzen ditu. Kartelaren estetikak 30eko hamarkadako kartelen ‘revival’ pertsonala erakusten du egungo ikuspegitik. Epaimahaiak irudiaren izaera dinamikoa nabarmendu zuen, askotariko parte-hartzaileekin. Festaren muina irudikatzen du, ongi pasatzen ari den jendearekin. Dantza eta poza daude, pertsonak mugimenduan eta festa giroan dituen irudia. Kolorea ere erabatekoa da, egun ilustrazioan dagoen potentziaren eta kalitatearen isla ona da.
Olaia Merino Erviti (1993), Sarrigurengo biztanlea, diseinatzailea eta sortzailea da. Bere lanak barne hartzen ditu branging-a eta identitatea, diseinua eta pasioa, publizitatea eta komunikazioa, soinua eta mugimendua. Obrarekin batera doan curriculum laburrean aitortzen du diseinu on bat ezin dela sortu pasiorik, konpromisorik eta, batez ere, brand askorik gabe. Arte Ederrak ikasi zituen Leioan, eta bere bidea diseinu grafikoa zela erabaki zuen. Iruñeko Arte Eskolan ikasten hasi zen, eta Urnietako Salestarretan amaitu zuen Argitalpen Inprimatuen eta Multimedia-argitalpenen Diseinua eta Edizioari buruzko Gradua egiten. Egun, Zaragozan web-diseinuko masterra ikasi ondoren, Iruñeko enpresa teknologiko batentzat egiten du lan eta ilustratzaile karrera garatzen saiatzen da bere aisialdian.
Eguneko botoen errekorra
2022ko sanferminetako kartelaren aukeraketa honek eguneko botoen errekorra hautsi du. Iruzurrezko 606 botoak kenduta, bozketa 48 orduz aldi baterako bertan behera uztea eragin zutenak, hamar egunetan jasotako baliozko botoak 8.191 izan dira, sistema hau martxan jarri zenetik eguneko kopururik handiena. Eguneko batez bestekoak (819 boto) 2019koa gainditzen du 100 botoan baino gehiagoan. Hura historian boto gehien izan zituen urtea izan zen (10.629 boto), baina 15 egunetan eta, hortaz, batezbestekoa 708 boto egunean izan zen.
Beste urte batez, botoa emateko biderik erabiliena webgunea izan da: 6.959 boto baliodun jasotako 8.191etatik. Hots, % 84,9. Civivoxetako aurrez aurreko botoa 1.116ra igo da, % 13,7. 010aren bidez 116 boto igorri dira, guztizkoaren % 1,4. Horiek horrela, 1. kartelak –‘Beti Bezala’– 1.603 boto lortu ditu, botoen % 19,6. Bigarren lekuan 8. kartela –‘Corre San Fermín’– geratu da, 1.384 botorekin (% 16,9). Hirugarren kartela 10.a izan da –‘La fiesta somos todos’–, 1.198 botorekin (% 14,6). Laugarren postua lehiatua egon da 4. kartelaren –‘1087’– eta 3. kartelaren –‘Vuelta a la fiesta’– artean, 1.032 boto eta 1.030 boto lortu baitituzte hurrenez hurren (biak botoen % 12,6). 7. kartelak –‘Preparada’– 836 boto lortu ditu; 9.ak –‘Bendice la fiesta’–, 517; 6.ak –‘Por fin de vuelta’–, 271; 2.ak –‘Emoción’–, 178, eta 5. kartela –‘(2022)’– babes gutxien izan duena da, 142 boto jaso baititu.
Webgune bidezko bozketako iruzur-susmoen ondoren, Udaltzaingoak baieztatu zituenak Iruñeko udalak jarritako salaketaren ondorioz, guztira, susmagarriak ziren 606 boto kanpoan utzi dira, iruzurra egon zitekeelakoan, patroi komun bati jarraitzen baitzioten. Kartel onuradunaren alde emandako botoek lehen abizena baino ez zuten, elkarren segidan sartzen ziren eta, gehienetan, ordena alfabetikoari jarraituz. Bozketa apirilaren 25ean hasi zen eta maiatzaren 4ko 15:00etan eten zen, botoa emateko aurreikusitako azken egunean. Epea berriz ere maiatzaren 6an ireki zen, 15:00etan, gauerdira arte herritarrei bozkatzeko aukera emateko.

Itzuli edukiaren hasierara