Lehiaketak eta sariketak

2023KO SANFERMINETAKO KARTEL-LEHIAKETAN HAUTATUTAKO KARTELAK

2023ko Sanferminetako Kartel-lehiaketa hautapen-fasera heldu da, 465 lan jaso eta gero. Epaimahaiak herri-bozketara pasako diren 10 kartel finalistak hautatu ditu. Fase horretan, herritarrek aurtengo jaiak iragarriko dituen kartela hautatuko dute.

Epaimahaia honako kide hauek osatu dute: Jorge Urdanoz, Iruñeko Udaleko Kultura eta Berdintasun arloko zuzendaria, epaimahaiko presidentea; Patti Martínez, diseinu grafikoan, web diseinuan eta ilustrazioan aditua, Komunikazio eta Publizitate Enpresen Nafarroako Elkarteak izendatua; María Azkarate, arkitekto eta argazkilaria, EHAEOko (Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala) kultura-batzordekidea; Mikel Santos Belatz, marrazkilari, gidoilari eta ilustratzailea, Tiza elkarteko kidea, Nafarroako Komiki Azokaren antolatzailea; Patricia Fernández, diseinu grafikoko eta komunikazioko KEY estudioko kazetari eta bazkidea; Mila García artista Variopinten kolektiboko kidea; eta Iruñeko Udaleko Arte Plastikoetako teknikaria, Javier Manzanos.

Lehiaketaren oinarriak betez, jarraian ageri dira hautatutako kartelen plika-zenbakiak, baina ez dira ezagutzera emanen datorren astera arte, orduan hasiko baita 10 eguneko bozketa-aldia.

HAUTATUTAKO KARTELAK

2023ko Sanferminak irudikatuko dituen kartelari 6.000 euroko saria emango zaio. Aurten 465 kartel aurkeztu dira, horietatik 447 autonomia-erkidego desberdinetatik bidalita eta 18 atzerrikoak, Mexiko, Frantzia, Erresuma Batua, Italia, Kolonbia, Finlandia, Txile, Herbehereak, Txina, Brasil eta Estatu Batuetakoak. 217 lan jaso dira Nafarroatik bertatik (121 Iruñatik) eta 230 probintzietatik (Gipuzkoa, Bartzelona, Valentzia, Araba, Bizkaia, Alacant, Valladolid, Zaragoza, Castello, Sevilla edo Huesca).
Adinari dagokionez, lehiaketara aurkeztutako kartel gehienak 30 eta 49 urte bitarteko egileenak dira (154), 50 urtetik gorakoenak (149) eta 19 eta 29 urte bitartekoenak (131). Gainera, 13 kartel daude, 18 urtetik beherako gazteenak.

Oharra: ARGAZKIA: 2020 aurreko urteetako kartelen erakusketa.

Itzuli edukiaren hasierara