Lehiaketak eta sariketak

SANFERMINETAKO KARTEL-LEHIAKETAN HAUTATUTAKO KARTELAK

CARTELES GANADORES DE LOS AÑOS 2017, 2018 Y 2019

2022ko Sanferminetako Kartel-lehiaketa hautapen-fasera heldu da. Epaimahaiak herri-bozketara pasako diren 10 kartel finalistak hautatu ditu. Fase horretan, herritarrek aurtengo jaiak iragarriko dituen kartela hautatuko dute.

Lehiaketaren oinarriak betez, jarraian argitaratuko dira hautatutako kartelen plika-zenbakiak, baina ez dira ezagutzera emanen apirilaren 25era arte, egun horretan hasiko baita 10 eguneko bozketa-aldia.

Iruñeko Udalak 2022ko Sanferminetako Kartel-lehiaketara aurkeztutako 601 obra erregistratu ditu. Azken 20 urteetako bigarren parte-hartzerik altuena izan da, 2004ko 622 lanen ondoren. Gainera, 2019. urteko jaietarako aurkeztutako 245 kartelak bikoiztu egin dira. 601 karteletatik, 188 Iruñetik igorri dira, 192 Nafarroako beste herri batzuetatik eta 206 Espainiako autonomia erkidegoetatik. Guztira, 29 kartel aurkeztu dira Madrildik, 19 Bizkaitik, 17 Gipuzkoatik, 16 Valentziatik, 15 Bartzelonatik eta 11 Zaragozatik. Gainerako 13 kartelak nazioartekoak dira: 4 Italiatik jaso dira, 3 Frantziatik, 2 Estatu Batuetatik, 1 Erresuma Batutik, 1 Argentinatik, 1 Mexikotik eta 1 Japoniatik. Igorleen adinari dagokionez, 253k 30 eta 49 urte bitarte dituzte, 159k 50 urte baino gehiago dituzte, 129k 19 eta 29 urte bitarte eta 26 hemezortzi urte arteko gazteak dira.

HAUTATUTAKO KARTELAK

PLIKA ZENBAKIA
27
52
103
132
167
260
326
469
500
638

Itzuli edukiaren hasierara