Buscador
Lehiaketak
2020ko EGILE BERRIENTZAKO EUSKARAZKO XXX. LITERATUR LEHIAKETA

Iruñeko Udalak “2020ko EGILE BERRIENTZAKO EUSKARAZKO XXX. LITERATUR LEHIAKETARAKO deia egiten du norgehiagokako araubidean. Deialdi honen xedea da egile berriek euskarazko literatura sor dezaten bultzatu eta sustatzea. Bi modalitatea ezarri dira, eta horietako bakoitzean, hiru sari (2.500 euro, 1.000 euro, 500 euro) eta 250 euroko lau aipamen. Lanak aurkezteko epea urriaren 16an amaituko da.
EGILE BERRIENTZAKO XXX. EUSKARAZKO LITERATUR LEHIAKETAKO IZEN-EMATEA ONLINE EGINEN DA. Lanak helbide honetara bidali behar dira: www.irunakulturada.eus o www.pamplonaescultura.es. Webgunearen hasierako orrian esteka bat paratuko da, EGILE BERRIENTZAKO XXX. EUSKARAZKO LITERATUR LEHIAKETA izenburuaz, eta haren bidez zuzenean sar daiteke izena emateko formularioan eta oinarriak kontsultatu.
Lehiaketan parte hartu ahalko dute nafar egileek edo nafarrak izan gabe, helbidea Nafarroan dutenek. Egileek beren izenpean literatur liburu bat baino gehiago argitaratu badute, ezin izanen dute lanik aurkeztu. Ez dira muga horren barnean sartuko aldizkarietan, kazetaritza-komunikabideetan edo argitalpen kolektiboetan argitaratutako parte-hartzeak edo kolaborazioak, ezta literatur lanen itzulpenak ere. Lehiaketa honetako aurreko bi ediziotan modalitate berean lehen saria jaso dutenek ezin izanen dute berriz parte hartu modalitate horretan. Egileek lan bana aurkezten ahalko dute modalitate bakoitzeko.
Epaimahaia Iruñeko Udalak izendatuko du, eta honako hauek osatuko dute:
- Epaimahaiburua: Kultura eta Berdintasuneko zinegotzi ordezkaria.
- Epaimahaikideak: Hiru literatur aditu.
- Idazkaria: Iruñeko Udalaren euskarazko kultur programazioko teknikaria, edo teknikari baliokidea.