Resultados de:

Ekaina
4

kainaren 4an, 18:30etan, Txantreako Liburutegi Publikoko II. aretoan taillerra eginen dute: Urkatua eta misterioa 360º-tan.
Pistekin jolasteko jarduera birtualak detektibe bihurtu ahal izateko.
12 urtetik aurrera.
Informazioa eta izen-emateak Tel. 948 14 98 82 eta biblicha@navarra.es

Ekaina
3

Emadan da Eneritz Furyak abeslariaren azken lanaren izenburua. Ekainaren 3an zuzenean entzuteko beta izenen dugu, O-ko Andre Maria plazan, arratsaldeko 7,30etan. Iruñeko Udalak antolatutako Kantu eta Hitza zikloaren barruan izanen da.

Ekaina
3

Ekainaren 3an, 18:00etan, Txantreako Liburutegi Publikoan, Carlos Bassasek eleberri edo kontakizun beltz bat idazteko gakoak emanen ditu. Plazak mugatuak. Informazioa eta izen-emateak Tel. 948 14 98 82 eta biblicha@navarra.es

Ekaina
3

Ostegunero, Periferia Birpentsatuz erakusketa indarrean dagoen bitartean, gogoeta eta pentsamendurako gune batek osatuko du egitaraua, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoak eta Iruñeko Udalak lagundutako hitzaldi sorta batekin. Ekainaren 3an bi jarduera izanen ditugu Ziudadelan, arratsaldeko 7etatik aurrera: Selling Bricks eta ‘Pormishuevismo’.

Ekaina
2

Ekainaren 2an, 16:30etatik 19:30etara, San Frantziskoko liburutegian, bihurtu zaitez 20 minutuz 40. hamarkadako detektibe, eta ebatzi James Parkesen heriotza, Gaztelu Plazako kioskoan urkatuta agertu baita. Errealitate birtualeko jarduera, 12 urtetik gorako gazteentzat. Plazak mugatuak, informazioa eta izen-emateak Tfn. 948 21 05 24 eta biblisfr@navarra.es

Ekaina
2

Ekainaren 2an, 19: 00etan, Kondestablearen jauregian, “Andrezaharraren manifestua” izeneko irakurraldi-performancea taularatuko da, izen bereko poesia-liburuan oinarrituta eta Metrokoadroka Kolektiboaren laguntzarekin. Ekimena Iruñeko Udalak eta Nafarroako Ateneoak antolatu dute.

Apirila
5
Maiatza
31

Iturramako bainuetxea irekiko da berriz, aurrez hitzordua hartzeko sistema batekin, hala abonamenduak eta sarrerak eskuratzeko nola erabilera-orduak erreserbatzeko. Abonamendu eta sarreren erosketa eta orduen erreserba aurrez aurre egiten ahalko dira Iturramako Civivoxean zein 948 366 655 telefonoan (astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 13:30era), eta www.pamplonaescultura.es webgunearen bidez, baita smartphone batetik erreserbatzekoa ere, aplikazio mugikor baten bidez. Sarbide-txartela formalizatzeko eta ordaindu beharreko prezioetan hobaria egiaztatzen duen edozein agiri entregatzeko, Iturramako Civivoxera jo beharko da, aurrez aurre egiteko.

Maiatza
31

Maiatzaren 31n, 16:30etatik 19:30etara, San Pedroko liburutegian, bihurtu zaitez 20 minutuz 40. hamarkadako detektibe, eta ebatzi James Parkesen heriotza, Gaztelu Plazako kioskoan urkatuta agertu baita. Errealitate birtualeko jarduera, 12 urtetik gorako gazteentzat. Plaza mugatuak, informazioa eta izen-emateak Tfn. 948 13 66 64 eta biblispe@navarra.es

Maiatza
31

Topaketa Susana Rodríguez Lezaun-ekin, eleberri beltzen idazlea eta Pamplona Negra jaialdiko egungo zuzendariarekin, maiatzaren 31an 19:00etan, San Pedroko liburutegian. Sarrera doan edukiera bete arte

Maiatza
31

El 31 de mayo, a las 18:00 h., en la Biblioteca Pública de San Francisco, taller de creación literaria. Carlos Bassas ofrecerá las claves para escribir una novela o un relato negro. Plazas limitadas. Información e inscripciones en el tf. 948 21 05 24 y biblisfr@navarra.es

Itzuli edukiaren hasierara