
Asteartean, martxoak 23, 20:00etan, Domingo Santuaren Elizan (Aita Domingotarrak) Sacred polyphonic playing kontzertua eskainiko da. Fran Cruz Plaza, pianoa. Erlijio-Musikako Jaialdia.
Asteartean, martxoak 23, 20:00etan, Domingo Santuaren Elizan (Aita Domingotarrak) Sacred polyphonic playing kontzertua eskainiko da. Fran Cruz Plaza, pianoa. Erlijio-Musikako Jaialdia.
KONDESTABLE CIVIVOXA. MARTXOA 23, ASTEARTEA. 19:00
HIZKETALDIA. VERÓNICA ARANDA ETA AITOR FRANCOS
Doan. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es web orrian, telefono 010 zenbakian, edozein zentrotara joanda.
XX. mendearen amaieran ikasi, idazten eta argitaratzen hasi zuten poeten belaunaldi bati buruzko hitzaldi-solasaldia, non oraindik paperezko aldizkariak ugariagoak ziren, eta Internet garairako trantsizioa bizi izan zuen, blog literarioetara eta sare sozialetan poesia argitaratzera moldatuz.
Martxoaren 22an, 20:00etan, Iruñeko Andre Maria Katedralean honako kontzertua izanen da: Polifonia txokoak katedral batean. Korua eta glosak organoan. Erramutik Pazkora. Katedraleko Musika Kaperarekin.
ITURRAMAKO CIVIVOXA. MARTXOA 21, IGANDEA. 19:00
KONTZERTUA. ANTTON VALVERDE
3 €. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es web orrian, telefono 010 zenbakian, edozein zentrotara joanda.
Izenburu iradokigarri horrekin, kantu berrien bilduma aurkezten digu Antton Valverdek.
KONDESTABLE CIVIVOXA. MARTXOA 21, IGANDEA. 12:00
KONTZERTUA. SHEILA BLANCO
Doan. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es web orrian, telefono 010 zenbakian, edozein zentrotara joanda.
27ko Belaunaldiko emakume olerkarien poema hautatuak dira
Nafarroako Unibertsitateko Museoak hasiera emanen dio Vik Muniz brasildarraren erakusketari. Artista konprometitu honek errealitatearekin jolasten du eta obra ikonikoak eta eguneroko irudiak berrinterpretatzen ditu. Erakusketa martxoaren 21era arte bisitatzen ahalko da, 1. solairuan, eta egilearen obra-sorta biltzen du; horien artean nabarmentzen da Iruñeko Udalak lagatutako bere Arte Garaikideko bildumaren pieza bat.
Udalak eta Nafarroako Unibertsitateko Museoak ‘Arte egun bat Iruñerako’ sortu dute, doako sarrerako jarduera hiriburuko biztanleendako, asteazkenetarako, ohiko ordutegian, hau da, 12:00etatk 15:00etara, goizez, eta 17:00etatik 20:00etara, arratsaldez. Hori da erakunde artistikoak eta Iruñeko Udalak sinatutako hitzarmenaren puntuetako bat, baina barne hartzen du, baita ere, Udalaren arte garaikidearen bildumakoa den Vik Muniz-en obra baten lagapena, erakusgai paratzeko. Obra hori datorren martxoaren 21a bitarte egonen da ikusgai. ‘Arte egun bat Iruñean’ ekimenaz baliatzeko gonbidapenen erreserba Nafarroako Unibertsitateko Museoaren webgunearen bidez egin behar da, https://museo.unav.edu/exposiciones/actuales, edo aurrez aurre, museoko txarteldegian bertan. Bisitariak Iruñean bizi direla egiaztatzeko, Nortasun Agiri Nazionala aurkeztu beharko da aldez aurretik, eta posta kodearen arabera eginen da.
Ziudadelako Labeak “Miedos, relinchos, mascarillas y pan negro”, Endika Basaguren artistaren erakusketa hartuko du otsailaren 12rik martxoaren 21era.
Iruñeko Udalarekin batera, Punto de Vista Nafarroako Zinema dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiak ‘La Plaza’ gunea abian jarri du, jaialdia herritarrei modu seguruan hurbiltzeko, aire zabaleko proiekzio gune berri baten bitartez. Gune hori Baluarte Plazako kanpoko karpa baten barruan lekutuko da, eta bertan jaialdiko hainbat jarduera ikusi ahal izanen dira. Horien artean, Iruñeko Udalak ekoitzitako ‘Los no Sanfermines’ dokumentalaren estreinaldia aipatu daiteke. Honetan, joan den urteko uztaileko jaiegunak nola igaro ziren kontatzen da. ‘Los no Sanfermines’ dokumentalaren proiekzioa egunero bi saiotan eskainiko da, larunbaterarte, 13:00etan eta 18:00etan. Sarrera librea izanen da, leku guztiak bete arte.
Dokumentalak ikuslea Iruñean kokatzen du, 2020ko uztailaren 6tik 14ra bitartean, egun horietan ohikoa izaten denaren oso bestelako hiri batean. Tradizioak eta jaiak oso ongi ezagutzen dituzten pertsonen testigantzek lehen pertsonan eta oso tonu hurbilean kontatzen ditu ikusentzunezko lan honek, nola bizi izan zituzten egun arraro horiek eta zer egingo zuten orduan Sanferminak ospatu izan balira. Lan honek jorratzen duen ideia orokorra da pandemiak Iruñea Sanferminik gabe utzi zuela, baina ez duela eragotziko “munduko festarik ederrenak” berriro sentitu eta gogoratzea.
MENDILLORRIKO CIVIVOXA. MARTXOA 20, LARUNBATA. 11:00
HAUR ETA FAMILIENDAKO LANTEGIAK. MASA LIKATSUA. ELENA ERASO, ART&PEQUES
4 €. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es web orrian, telefono 010 zenbakian, edozein zentrotara joanda.
Inoiz fabrikatu al duzu ezer eta aritu al zara jolasean oso arraro portatzen diren fluidoekin?