Resultados de:

Ekaina
15

KONDESTABLEA CIVIVOXA, 2023-06-15, 19:00 – 21:30. FILMMAKING FOR SOCIAL CHANGE: TRIBUAK ETA ERRITUAK – NAZIOARTEKO AUKERAKETA. Jaialdiko gaia oso ikuspuntu ezberdinetatik jorratu duten film laburren nazioarteko aukera aurkeztuko dugu. Nabarmentzekoa da Isabel Ferreira izanen dugula gurekin, hots, arte garaikideko komisarioa eta Arbola proiektuko zuzendaria, eta Patrick Hazard, hau da, antropologoa, London International Documentary Festival-eko zuzendaria […]

Ekaina
15

ITURRAMAKO CIVIVOXA, 2023-06-15, 19:30 – 21:00. SAN FERMIN HURBILETIK. ANTZERKI-IKUSKIZUNA. HEMINGWAY. ANTZERKI-IKUSKIZUNA HEMINGWAY Mitoa desegin ondorengo gizakiarengan barneratuko gaitu Hemingway antzezlanak, haren ahulezietan, haren zaurgarritasunean, noiz eta gerra- eta bidaia-zauriek, alkoholak eta botika-koktelek, hura izan zenaren itzal huts bihurtu dutenean. Bere bizitzako azken urteetan klinika psikiatriko batean sarturik eta, bulkada suizidak eragozteko electroshock tratamenduaren mendean zegoela, […]

Ekaina
14

IRTEERA: ZEZEN PLAZAKO ATE NAGUSIA. EKAINAK 14, 17:00ETAN. BISITA GIDATUA EUSKARAZ: IRUÑEKO ZEZEN PLAZA: IAZ, 100. URTEURRENA, ETA AURTEN HEMINGWAY IRUÑERA LEHEN ETORRERARENA. XABIER MANGADOREKIN. Plazan, ukuiluetan, erizaindegian, kaperan eta kailejoiletan zehar ibiliko gara eta aukera izango dugu bertan izandako pasadizoak entzuteko. Zezen plaza ere baliatu izan da urteetan zehar musika kultuaren eta herrikoiaren auditorio […]

Ekaina
14

KONDESTABLEA CIVIVOXA, 2023-06-14, 19:00 – 21:30.FILMMAKING FOR SOCIAL CHANGE: TRIBUAK ETA ERRITUAK – WAPIKONI: ZINEMA-SORKUNTZAKO ESPERIENTZIA INDIGENA. Jardunaldiaren komisarioak Beatriz Bermúdez, antropologo eta errealizadore venezuelarra, eta ARAKADIA Antropología Elkartea (arakadia.org) dira. Jardunaldiak Wapikoni erakundean du ardatz, bitartekaritzan, esku-hartzean, prestakuntzan eta ikus-entzunezko sorkuntzan ari den erakundea da gazte indigenentzat, gazte horiek dituzten arazo batzuei aurre egiteko: […]

Ekaina
14

ARROSADIAKO LIBURUTEGIA. Ekainak 14, 18: 30ean, asteazkena. Arrosadia Irakurle taldea (euskarazko irakurketa kluba).Alice Munroren “Zorion handiegia” liburua komentatuko da. Euskaraz..Irakurketa-klubean izena emateko, jarri harremanetan liburutegiarekin (biblimil@navarra.es · 948 24 54 60). Kupoa osatzen bada, itxaron-zerrenda osatuko da.

Ekaina
14

SAN FRANTZISKO LIBURUTEGIA. EKAINAREN 14an, 18: 00etan. Juntos y Revueltos ipuina dinamizatzeko saioa. Gaztelaniaz. Secretariado Gitano Fundazioak garatutako ekimena, ijitoen inguruko aurreiritziei eta estereotipoei buruz hausnarketa egiteko, Mercedes Corretge egilearen eskutik. 6 eta 10 urte bitarteko haurrendako jarduera.Izen-ematea liburutegiko erakusmahaian, 948 210 524 telefonoan edo biblisfr@navarra.es helbidean.

Ekaina
13

KONDESTABLEA CIVIVOXA, 2023-06-13, 19:00 – 21:30. FILMMAKING FOR SOCIAL CHANGE: TRIBUAK ETA ERRITUAK – INAUGURAZIO JARDUNALDIA. Mikel Belascoain Jaialdiko zuzendari artistikoak irekiko du aurtengo edizioa. ZINEMA-ESKOLA Jaialdia Milagrosako Civivoxeko Maker Gunean aurkitzen den Zinema eskolakolan Civivox Sarea Filmmaking for Social Changeekin elkarlanean landuriko zine-dokumental proiektu batekin emango dio hasiera. Ondoren, “Cairo in Motion” nazioarteko proiektuko […]

Ekaina
13

ARROSADIAKO LIBURUTGIA. Ekainak 13, 18: 30ean, asteartea. Milagrosa – Arrosadia irakurketa kluba.Pedro Simónen Los ingratos liburua komentatuko da. Gaztelaniaz. Koordinatzailea Maite Pérez Larunbe idazlea da.Irakurketa-klubean izena emateko, jarri harremanetan liburutegiarekin (biblimil@navarra.es · 948 24 54 60). Kupoa osatzen bada, itxaron-zerrenda osatuko da.

Ekaina
12

KONDESTABLE CIVIVOXA, 2023-06-12, 19:00 – 20:30. SAN FERMIN HURBILETIK. ERNEST GAZTEA: 100 URTE EZ DIRA DEUS! MAHAI INGURUA Aurtengo sanferminetan Ernest Hemingway Iruñera estreinakoz etorri zeneko mendeurrena beteko da. 1923ko uztailaren 6etan etorri zelarik, artean ez zen agure bizar-zuri estereotipatua, artean ez zen itzal handiko idazle bat, Nobel sariduna; artean kazetari gazte jakin-gose bat baizik […]

Ekaina
11

KONDESTABLEA CIVIVOXA, 2023-06-11, 19:00 – 20:00. IGANDEETAKO MUSIKAK. EN-KANTU: Musika eta tradizio eraldatua. Kontzertua Gure komunitatean barna egindako ibilbide musikala da bertako musika tradizionalaren bidez, duintasunez zahartzen ari den tradizioa errespetuz eta maitasunez eraldatuz. Ikuspuntu musikaletik eta testuinguruari begira, beste herri batzuetako errepertorioarekin lotura musikala eta poetikoa duten gure arbasoen kantuak. Interpreteak: Nerea Erbiti (trikitixa […]

Itzuli edukiaren hasierara