Programa

2021KO EGUBERRIETAKO PROGRAMA

CIVIVOX ZENTROAK, CARLOS III ETORBIDEA, IRUÑEKO ELIZAK, BALUARTE,GAYARRE ANTZOKIA ETA IRUÑEKO KALEAK
2021/12/16 - 2022/01/09

Iruñeko Eguberrietako programa musikaz beteta dator, talde batzuek hiria girotuko dute, kaleetan barna, eta kontzertuak eginen dira Baluarten, Gayarre Antzokian eta hiriko hainbat elizatan. Egitaraua ‘Reflejos’-ekin osatzen da, Suakaik Carlos III – Roncesvalles-en garatutako soinu-esperientzia murgilgarri eta interaktiboarekin, abenduaren 27tik urtarrilaren 9ra, 30 minuturo abonuarekin. IZEN-EMATEA: www.pamplonaescultura.es eta www.suakai.com. Azkenik, Civivoxek ‘Eguberri oso musikatua’ ospatuko du abenduaren 27tik urtarrilaren 4ra bitartean goizez musika eta arte tailerrekin eta arratsaldez dantza eta antzerki ikuskizunekin. IZEN-EMATEA: www.pamplonaescultura.es, Tl: 010 eta Civivox zentroak. Elizetan egin beharreko kontzertuetan sarrera librea izanen da, leku guztiak bete arte, betiere aurrez gonbidapena hartuta kontzertua hasi baino ordubete lehenagotik. Bakoitzak 2 lagunendako gonbidapena har dezake. Baluarteko eta Gayarreko kontzertuetarako sarrerak txarteldegietan zein www.teatrogayarre.com eta www.baluarte.com webguneetan eskuratzen ahalko dira.

REFLEJOS
Soinu-esperientzia elkarreragilea.
SUAKAI
Karlos III.aren etorbidean, Entzierroaren monumentuaren ondoan jarritako karpa baten bizitzen ahalko da,

Abenduaren 27tik (astelehena) urtarrilaren 9ra (igandea) – ordu erdiko emanaldietan -.
SARTZEKO ERRESERBAK internetez eginen dira honako webguneen bidez: www.pamplonaescultura.es eta www.suakai.com.
Ordutegiak (emanaldiak 30 minuturo)
Abenduak 27, 28, 29, 30, 31 eta urtarrilak 2, 3, 4, 7, 8, 9: 10:00 – 15:00 eta 16:00 – 21:00
Abenduak 31: 10:00 – 15:00 eta 16:00 – 19:30
Urtarrilak 1 eta 6: 17:00 – 21:00
Urtarrilak 5: 10:00 – 15:00

GABON OSO MUSIKALAK CIVIVOXETAN
CIVIVOX ZENTROAK
Abenduak 27 – Urtarrilak 4
Musikal, artistiko eta legoko taillerrak. 11:00-12:30.
Musika, dantza eta antzerki-ikuskizun handiak. 18:30

INSKRIPZIOAK: www.pamplonaescultura.es / Tl: 010 / Civivox zentroak.

MUSIKA KALEAN

Abenduak 18, larunbata.
. 11:30. Karlos III.aren etorbidea (12 metroko zuhaitza), San Fermin eta Tafalla kaleen artean.
. 12:00. Gayarre Operaren Adiskideen Elkartea -AGAO-. Karlos III.aren etorbidean, oinezkoendako eremuan, 24. zenbakiaren parean.
. 13:00. Gayarre Operaren Adiskideen Elkartea -AGAO-. San Nikolas plaza
. 18:00. Andre Maria Erreginaren auroroak. Mercaderes plaza (Banku Zentral zaharra).
Abenduak 19, larunbata.
18:00. Zarrabete gaiteroak. Udaletxe plaza, Mercaderes, Txapitela, San Migel, Zapateria, Kontseiluaren plaza, San Frantzisko plaza, Ansoleaga, Campana, San Saturnino, Udaletxe plaza.
Abenduak 20, astelehena.
18:30. Joaquín Maya Udalaren Musika Eskolako txistu-taldea eta fanfarrea. Gazteluko plaza- Txapitela- Mercaderes- Udaletxe plaza- Kale Nagusia- Eslava kalea- San Nikolas plaza.
Abenduak 21, asteartea.
18:30. Joaquín Maya Udalaren Musika Eskolako Eguberrietako tronboi-korua. Baluarte eta Gazteluko plazak.
Abenduak 22, asteazkena.
. 18:00. Udal-gaiteroak. Udaletxe plaza, San Saturnino, Kale Nagusia, Hilarión Eslava, San Frantzisko plaza, Ansoleaga, San Saturnino, Udaletxe plaza.
Abenduak 23, osteguna.
. 12:00 Udal-txistulariak. Udaletxe plaza, Kale Nagusia, Errekoleten kalea, O-ko Andre Maria plaza, Sanduandia, Jarauta, Eslava, Kale Nagusia, San Saturnino, Udaletxe plaza.
. 18:00. Duguna Iruñeko Dantzariak. Maiatzaren Biaren kalea (Aldapako San Fermin elizaren parean)
. 18:00. Media Luna abesbatza. Martín Azpilcueta kalea.
. 18.00. GRACIA NAVARRA taldea. Irunlarrea kalea (ospitaleen eremua).
Abenduak 26, igandea.
. 12:00. Udal-txistulariak. Udaletxe plaza, Seminario pasabidea, Mercaderes, Curia, Navarrería, Calderería, San Agustin, Aralar, Tafalla, Erriberri eta zezen-plaza.
. 18:00. Santiago Apóstol dantza eta gaitari taldea. Udaletxe plaza, San Saturnino, Kale Nagusia, Hilarión Eslava, San Frantzisko plaza, Ansoleaga, San Saturnino, Udaletxe plaza.
Abenduak 27, astelehena.
. 18:00. Jesusen Bihotzaren parrokiako abesbatza. López pilotalekuaren eremua.
. 18:00. EZPELUR GAITEROAK. Mendillorribeiti.
. 19:30. Iruñeko Orfeoia. Karlos III.aren etorbidea, Entzierroaren monumentuaren ondoan. San Frantzisko plaza. Udaletxe plaza. – BERTAN BEHERA –
Abenduak 28, asteartea.
18:00. Sanduzelaiko gaiterioak. Sanduzelai. Civivox plaza
Abenduak 29, asteazkena.
18:00. Ezpelur fanfarrea. Marcelo Celayeta/Bernardino Tirapu kaleko ertzean
Abenduak 30, osteguna.
18:00. TXANTREA GAITEROAK. Txantrea. Gares plaza.

EGUBERRIETAKO KONTZERTUAK

Abenduak 16, osteguna. 20:00
Baluarte Batzar Jauregia. Areto Nagusia.
Denboraren ikuspegia. XXX. urteurreneko kontzertua.
Sinfonietta de Pamplona. Iruñeko Sinfonietta
Sarrera: 13 euro

Abenduak 18, larunbata. 20:00
San Lorentzo eliza
Aurreklasizismo europarra Gabonetarako
Parnaso bikotea (txirula eta klabezina)

Abenduak 19, igandea. 12:00
Gayarre antzokia
EGUBERRIETAKO BALLETA
LA PAMPLONESA musika-banda
Dantzariak: Carmen Larraz, Martxel Rodríguez, Jon López eta Martín Los Arcos.
Zuzendaria: J. Vicent Egea

Abenduak 19, igandea. 20:00
Aita Karmeldar Oinutsen eliza
Espirituari hegoak jartzen: gospel musika
Alaikapela gospel-korua

Abenduak 20, astelehena. 20:00
San Antonio eliza (Aita kaputxinoak)
Jaiotzako irudiei abesten
San Fermin abesbatza

Abenduak 21, asteartea. 20:00
San Zernin eliza
Gabonak Viola d’amore instrumentuarekin
Viola d’amore taldea

Abenduak 22, asteazkena. 20:00
Aita Karmeldar Oinutsen eliza
Aurorak
Alaiz laukotea

Abenduak 23 osteguna. 20:00
San Antonio eliza (Aita kaputxinoak)
Ongi etorri, negu! Gabon hauetarako musika.
Paulino Otamendi orkestra. Artearen Adiskideak musika-elkartea

Abenduak 26, igandea. 20:00
Baratzeko Andre Maria Parrokia
Eguberria kantuz
Ipar Doñua abesbatza

Abenduak 27, astelehena. 20:00
San Nikolas eliza
Gaur gabon-kantak ditugu
Oberena abesbatza

Abenduak 28, asteartea, 19:30 – BERTAN BEHERA –
San Ignazio eliza
Munduko Gabonak
Liguori Abesbatza

Abenduak 30, osteguna. 20:00
Domingo Santuaren eliza (Aita Domingotarrak)
The holy spirit mass. Espiritu Santuaren Meza
In Tempore Abesbatza, abesbatza eta ensemblea

Irakurri gehiago

Programan amaitutako jarduerak

Fotografía del evento: REFLEJOS
Abendua
27
Urtarrila
9

REFLEJOS

  • Karlos III.aren etorbidean, Entzierroaren monumentuaren ondoan
  • Ordutegiak (emanaldiak 30 minuturo) Abenduak 27, 28, 29, 30, 31 eta urtarrilak 2, 3, 4, 7, 8, 9: 10:00 – 15:00 eta 16:00 – 21:00 Abenduak 31: 10:00 – 15:00 eta 16:00 – 19:30 Urtarrilak 1 eta 6: 17:00 – 21:00 Urtarrilak 5: 10:00 – 15:00
2021KO EGUBERRIETAKO PROGRAMA
JAIALDIAMUSIKA
Itzuli edukiaren hasierara