Programa

IRUÑEKO TOPAKETAK 1972 – 2022

ZIUDADELA, KONDESTABLE JAUREGIA, REDINGO BASTIOIA, GAZTELUKO PLAZA....
2022/09/20 - 2022/12/31

Iruñeko Topaketak (1972-2022). Argazkia: Miguel Bergasa. 1972ko ekainak 7.
1972ko Iruñeko Topaketen 50. urteurrena.

Iruñeko Topaketak
1972 – 2022

1972ko Iruñeko Topaketen 50. urteurrenaren ospakizunaren karietara, Udalak arte-jarduerak, erakusketak, performanceak eta dantza-erakustaldiak antolatu ditu aurtengo abendura arte, hiriko hainbat tokitan, besteak beste, Ziudadelan, Kondestablearen Jauregian, Gazteluko plazan, Redingo Bastioian, etab. Ekitaldi horiek bat egiten dute Nafarroako Gobernuak, beste entitate batzuekin batera, sustatu duen Iruñeko Topaketak 72-22 proiektuan sustatutako programazioarekin, 1972ko Iruñeko Topaketa historikoen 50. urteurrenaren karietara, zeinak Europako arte garaikidearen historiako funtsezko mugarritzat hartu baitira. Garai hartan Huarte familiak bultzatu zituen, eta ALEA Taldeak antolatu.

ERAKUSKETAK

Topaketak 22 Eskultura
Uztailak 29 – Irailak 11
Ziudadelako Mistoen eraikina – 1. solairua
Eskuahaldunak-Azken Muga eskultoreen elkarteko 81 artistaren erakusketa kolektiboa.
Eskuahaldunak-Azken Muga Elkartearen lankidetzarekin prestatu da.

Patxi Araujo – Ehime Daruma
Uztailak 29 – Irailak 11
Ziudadelako Labea
Zenbait materialez osatutako instalazio elektromekaniko bat da, argi- eta iluntasun-espazio batean kokatu dena.
NUPeko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatutako Artea eta Zientzia 2022 Jaialdiarekin elkarlanean egin da.

Hastera doa ikuskizuna. George Meliès eta 1900. urteko zinema
Irailak 6 – Urriak 4
Sarasate pasealekua
Georges Méliès (París, 1861-1938), zinemagile aitzindari eta ameslariak bere lekua izan zuen 1972ko Iruñeko Topaketetan, bere filmak Príncipe de Viana zinema-aretoan eman baitziren. Erakusketa honek xehe aztertzen du haren lan-ibilbidea.
La Caixa Fundazioak ekarri du La Cinémathèque françaiserekin eta Iruñeko Udalarekin elkarlanean.

Isidoro Valcárcel Medina – Arkitektura goiztiarrak
Irailak 23 – Abenduak 11
Ziudadelako Mistoen eraikina – Beheko solairua
Isidoro Valcárcel Medinak (Murcia 1937) lan hauekin parte zuen 1972ko Iruñeko Topaketetan: Egitura tubularrak –Sarasate pasealekuan instalatu zuena– eta La Celosía film esperimentala –Príncipe de Viana zine-aretoan eman zena–.
1984tik 1992ra Arkitektura goiztiar gisa izendatu zituen hainbat proiektu landu zituen.
Arkitekturak ideiak adierazteko, bestelako bizimodu batzuk proposatzeko eta espazioei beste erabilera batzuk emateko duen ahalmenaren inguruko proposamenak biltzen dira erakusketa honetan.
Isidoro Valcárcel Medina, Bilboko Azkuna Zentroa eta IVAM – Valentziako Arte Modernoko Institutuaren laguntzarekin eta EHAEO – Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren parte-hartzearekin ondu den erakusketa honek iraupen laburreko arkitekturei buruzko bisita gidatu eta jarduerak, lantegien eta jolas parte-hartzaileen jardunaldi bat, eta zenbait hitzaldi izanen ditu, besteak beste:
Antonio Cobo: Las arquitecturas efímeras de José Miguel de Prada Poole
Kristine Guzmán: Las arquitecturas prematuras de Isidoro Valcárcel Medina

1972ko Iruñeko Topaketen 50 urte – Alexancoren kartelak
Irailak 29 – azaroak 27
Ziudadelako Bolborategia
Jose Luis Alexancok 1972ko Iruñeko Topaketen katalogorako diseinatutako kartelei buruzko erakusketa dokumentala da, hirian egin ziren diziplina anitzeko jardueren berri ematen duena.
Luis Garbayo da erakusketaren komisarioa.

Topaketen ondoren
Irailak 30 – urtarrilak 8
Ziudadelako Arma aretoa – 1. solairua
1972ko Iruñeko Topaketen ondorengo artista-belaunaldiari buruzko erakusketa kolektiboa, topaketa haien ondotik loratu zen artisten lehen belaunaldia izan zen, eta demokrazian hasi zuten haien ibilbide artistikoa.
18 artistek osatzen dute (1956 eta 1968 urteen artean jaio eta lanean ari dira) eta haien lana XX. mendeko 90eko hamarkadaren eta XXI. mendeko lehen hamarkadaren artean egin zuten: Félix Ortega, Javier Balda, Fernando Iriarte, Patxi Ezquieta, Jokin Manzanos, Asun Goikoetxea, Paco Polán, Dora Salazar, Txuspo Poyo, Dick Recalde, Pedro Osákar, Txaro Fontalba, Santiago García, Jorge Martínez Huarte, Alfonso Ascunce, José Miguel Corral, Elena Goñi, Javier Muro.
Pedro Salaberri eta Javier Manzanos dira komisarioak.
Nafar Ateneoaren parte-hartzearekin ekoiztua.
Egileen, bilduma partikularren eta Iruñeko Udaleko, Nafarroako Museoko eta NUPeko bilduma publikoen laguntzarekin.

2 Topaketak: Pío Guerendiainen eta Koldo Chamorroren argazkiak. Iruña 1972-2022
Urriak 6 – azaroak 20
Kondestablearen jauregia, 1. eta 2. aretoak
Tokiko bi egileren argazki-dokumentuak biltzen dituen erakusketa: Pío Guerendiáinena –ALEA Taldeak enkargatuta Topaketak argazkiekin dokumentatzeko arduraduna–, eta berriki aurkitutako Koldo Chamorroren argazki-saiakera zabala eta argitaragabea.
Nafarroako Museoaren eta Koldo Chamorro Fundazioaren laguntzarekin ekoitzia

TOPAGUNEAK –Koldo Sebastián
Azaroak 25 – urtarrilak 15
Kondestablearen jauregia, 1. eta 2. aretoak
Koldo Sebastiánen atzera begirako erakusketa. Bertan, sorkuntzaren gako diren gaien inguruko ‘Confluencuentros-Topaketak’ izeneko zikloa garatuko da artistekin.
Topaketak: Topaketak artistekin
Kondestablearen jauregia – 1. aretoa. 19:00
-Azaroak 30, asteazkena: José Ignacio Agorreta eta Carlos Cánovas. ESPAZIOA
-Abenduak 1, osteguna: Miguel Bergasa eta Pedro Salaberri. PERTSONA
-Abenduak 13, asteartea: Alicia Otaegui eta Marijose Recalde. OBJEKTUA
-Abenduak 15, osteguna: Fermín Alvira eta Tomás Sobrino. SENTIMENDUA
-Abenduak 27, asteartea: José Ramón Anda eta David Rodríguez Caballero. ESANEZINA
-Abenduak 29, osteguna: Fermín Jiménez eta Jhon Otazu. EKINTZA
-Urtarrilak 10, asteartea: Mar Mateo eta Belén Puyo. DENBORA
-Urtarrilak 12, osteguna: Javier Balda eta Miguel Leache. KONTZEPTUA

Ordutegia
Ziudadela: asteartetik larunbatera: 11:30 – 13:30 eta 18:00 – 20:30. Igande eta jaiegunetan: 11:30 – 13:30.
Kondestablearen jauregia: astelehenetik larunbatera: 10:30 – 13:30 eta 17:00 – 21:00. Igande eta jaiegunetan: 10:30 – 13:30.

DANTZA ERAKUSTALDIA

Dantza garaikideko topaketak: ¨Kalean bertan¨
La Faktoría

Irailak 25, igandea
17:30
Kale Berria, Kontseiluko plaza, Jakobaren pasabidea eta Gazteluko plaza.
Ikusleekin batera garatuko den dantza garaikideko ibilbide bat. Dantzari batek gidatuko du, eta Iruñeko toki enblematikoetan hainbat aztarna utziko ditu. Ekitaldiak geldialdi batzuk eginen ditu, mikro gertaera koreografiko gisa. Kalean bertan eginen dira, ikusleekin, ikusleen artean eta ikusleentzat. La Faktoria Choreographic Center delakoak emanen dio bide proposamenari, nafar dantzari eta koreografoei garrantzia emateko asmoz, haien lana herritarrengana hurbilduz eta iragankorra dena zehatzagoa izan dadin, Kale Berrian, Kontseiluko plazan, Jakobaren pasabidean eta Gazteluko plazan barna.

PERFORMANCE MUSIKALA

Hiri baterako musika
Farout Artistic Research
Beatriz Pomés, Sef Hermans, Igor Saenz
Konposizioa: Gordon Williamson
Urriak 22, larunbata. 11:00 – 14:00 eta 16:00 – 19:00. Urriak 23, igandea. 11:00 – 14:00.
Azken ekintza musikala: Urriak 23, igandea. 13:00.
Kondestable Civivoxa, Barbazan pasealekuko kontrol-postuak eta Redingo bastioia. (Hiru tokietan aldi berean).

Farout Artistic Research ikertzaile, aktore eta sortzaileen taldeak proposamen artistiko eta parte-hartzailea aurkeztuko du, zeinak herritarren artean lotura berriak eraikitzeko gonbita egiten baitu. Gordon Williamson konpositoreak Iruñeko ondare-balioa duten hiru espaziotako akustiketan inspiratutako obra bat sortu du, musika-partitura berri bat sortzeko formatu grafikoan eta entzumenezkoan. Espazioek ikus-entzule ororendako irisgarria den instrumentu-instalazio bat dute, eta haien interpretazio eta esperimentazioei esker, obrek bizia hartuko dute eta, espazioek, soinu-dimentsio berri bat. Pertsona guztiak sortzaileak eta jotzaileak izanen dira aldi berean, beren ekintza artistikoaren bidez, lehen pertsonan, eta ikus-entzunezko formatuan erregistratuta geratuko da.

BIDEOPROIEKZIOAK

(Bir) Topaketak Ziudadelan: Bost begirada garaikide bideoarteari.
Ekainak 24 – Uztailak 3
Asteartetik larunbatera: 11:30 – 13:30 eta 18:00 – 20:30. Igande eta jaiegunetan: 11:30 – 13:30.
Ziudadelako totema

Natalie Karpushenko (Kazakhstan), Mario Klingemann (Alemania), Filip Custic (Espainia-Kroazia), Chino Moya (Espainia) eta Juan Díaz-Faes (Espainia) artistek bideoartearen bidez erakusten dute nola heltzen dieten egungo hainbat eztabaidari: generoa, feminismoa, Gizateriaren etorkizuna, makinen boterea edo ingurumenaren kutsadura.

HIRI ALTZARIETAKO PROPOSAMENA
Urria – abendua
Hiriko espazioak
Ikerketa eta parte-hartze sozialeko prozesu batean oinarritutako hiri-altzarien proposamena, espazio publikoan kulturen arteko topaketara gonbidatzen duena, jolasaren bidez eta gizarte-dinamiketan oreka bilatuz.
SEI (Kulturarteko Hezkuntza Zerbitzua) elkarteak eta Marta Elía artistak egin dute, Antartika Kultur Kontainerren partaidetzarekin.

ARGITALPENA
Encuentros 1972 Pamplona. Una revisión en perspectiva

Egilea: Sílvia Sádaba

Iruñeko Udalak Iruñeko Topaketak jorratzen dituen obra bat argitaratu du, topaketa horiek gertatu ziren eta haien bilakaerarako funtsezkoa izan zen ingurune ekonomiko, politiko eta sozialean kokatuz. Nolakoa izan zen benetan sortze-prozesua? Nondik sortu ziren? Zergatik sartu zen Huarte familia abentura horretan? Zer egin nahi izan zuten benetan Luis de Pablok eta José Luis Alexancok? Argitalpenak galdera horiei erantzun nahi die, baita Iruñeko Topaketak denboran eta espazioan tinko ainguratu ere.

Irakurri gehiago

Programan amaitutako jarduerak

Itzuli edukiaren hasierara