Buscador
Programa
ANDROMEDA

KONDESTABLE CIVIVOXAK hartuko du programa berria kulturari eta emakumeei buruz, otsailean eta martxoan. Andromeda da Lurretik begi hutsez ikusten den objektu ikusgairik urrutikoena. Galaxia kiribila da, eta berrehun eta hogei mila argi-urteko diametroa du. Andromeda gure galaxiara (esne bidea) hurbiltzen ari da eta, aurreikuspenen arabera, bat eginen dute. Izena Greziako mitologiatik heldu zaio. Andromeda, izan ere, Etiopiako errege-erregina mitiko Zefeo eta Kasiopearen alaba zen.
MARGO-INSTALAZIOA
Pop instalazioa da, galaxia koloretsu baten gisakoa, Kondestable Jauregiko espaziora egokitua. Emakumea ardatz duen pop kultura erakutsi nahi du, kultura horrek biltzen duen guztia hartuta: popa, rocka, punka, elektronikoa, esperimentala, etab. Proposamen bizizalea da, kolore eta baikortasun leherketa bat. Nazioarteko herri-kulturaren emakumezkoen ikonografiaren bidez dago osatua: besteak beste, Madonna, Patti Smith, Sinead O´Connor, Yoko Ono eta Dolores O´Riordan, eta era berean, badira izar eta galaxietako ikono koloretsu asko. Emaitza Site Especific galaktiko eta abangoardista da. Mikel Belascoáin / Fábrica de Arte Nuevo
OTSAILAK 07 – MARTXOAK 04.
DJ SAIOAK: Musika esperimentala eta abangoardiakoa, emakumeek protagonizatua
Rosa Pérez
OTS 11. 19:00
DJ SAIOAK: Punk femeninoa
Leire Volta
OTS 18. 19:30
DJ SAIOAK: Radar de Frecuencias podcasta
Oswald Tanco / Lee Harvey
OTS 25. 19:30
DJ SAIOAK: Kultura mainstream femeninoa
Jaime Díaz Guardamino
MAR 04. 19:30
HAUR-LANTEGIA. Pop-Art lantegia
Mikel Belascoain
OTS 19. 12:30-14:00
Izena eman ondotik, zozketa. 2 €. 10 leku. 4-11 urte