
FOSSIL PLASTICS: ALEGIAZKO ENBORRAK
- KONDESTABLE CIVIVOXA
- Astelehenetik larunbatera: 10:30 – 13:30 eta 17:00 – 21:00. Igande eta jaiegunetan: 10:30 – 13:30.
Kondestablearen Civivoxa Arbola, zuhaitzen kultura ospatzen duen jaialdiaren egoitza izanen da, apirilaren 25etik 30era.
2023ko programaren zati bat Arbola Jaialdian biltzen da, apirilaren 25etik 30era, Iruñean, eta beste zati bat Artzibar, Esteribar, Monreal, Tafalla, Unzue, Villar de Enciso, La Sierra eta María de la Salut herrietan hedatzen da, Arbola Ibiltaria programaren bitartez. ARBOLA diziplinarik gabeko jaialdia da, eta zuhaitz-unibertsoarekin lotura duten era guztietako esku-hartze artistikoak, erakusketak, hitzaldiak, proiekzioak, tailerrak, ibilaldiak eta egoitza artistikoak biltzen ditu.
Zergatik Arbola? Larrialdi klimatikoaren garaian, zuhaitzak birsorkuntza, zaintza, babesa, ugalkortasuna edo interdependentzia bezalako balioek gidatutako kultura berri baten sinbolo bihurtu dira, eta gero eta gehiago gure osasunari, ongizateari eta gure biziraupenari estuki lotutako ondaretzat hartzen dira. Testuinguru horretan, gero eta garrantzitsuagoa da Artearen eta Zientziaren arteko aliantza bat, gizartea zuhaitzen mundura hurbilduko duena, haren izaera multidimentsionala eta garrantzi geo-estrategikoa ikusaraziz.