Programa

ARRATSALDEAK PATIOAN

EZPELETAREN JAUREGIAREN PATIOA
2022/08/02 - 2022/08/24
JARDUERAK ABUZTUA - IRAILA IZEN EMATEAK

Civivoxetako programazioa kalera aterako da abuztuan, eta beste agertoki batzuk bilatuko ditu, hala nola Ezpeletaren jauregia, non arratsaldez antzerki-ikuskizunak egonen baitira, dantza, musika eta kale-artekoak (19:00etan), baita familiendako lantegiak ere (18:30ean). Jarduera guztiak doan izanen dira.


IKUSKIZUNAK PATIOAN
Antzerkia, musika, zinema eta kale-arteak Ezpeletaren jauregiko patioan (sarrera San Frantzisko kaletik). Ikuskizun guztiak doan dira.

KALE-ARTEAK

GABE. OIHULARI KLOWN
Abuztuak 2, asteartea. 19:00.
Bi arloteren bitartez, ikuskizunak zenbait gai jorratzen ditu, hala nola gizarte-bazterketa, Charles Chaplinen Charloten tradizioari jarraiki. Dibertimendu bat, gonbidapen bat gauza txikiak eta bizitza ospatzera, etsai-testuinguru batean.

KROSS-MIC. LOCAS HISTORIAS. LA CHIVATA TEATRO
Abuztuak 9, asteartea. 19:00
Kross-Mic pieza komikoan 6 aktorek osatutako antzezle-taldeak 20 pertsonaia baino gehiago jokatuko dituzte, umorea eta magia uztartuta antzerki fisiko eta keinuen bidezkoaren teknikekin.

HEMENDIKARA. ZIRIKA ZIRKUS
Abuztuak 16, asteartea. 19:00
Hemendikara zirku-antzerkiko konpainia nomada da. Entseatzen ari direla, pertsona-talde bat haien kanpalekura hurbildu da, eta beraiek, denborarik galdu gabe, haien eszenografia muntatu eta ikuskizunari hasiera emanen diote.

A SU SERVICIO. TIRITIRANTES
Abuztuak 23, asteartea. 19:00
Ikuskizun honetan, umoreak, zirkuak eta magiak bi pertsonaia oso berezi osatuko dituzte: Birly eta Birloque. Gainbeheran dagoen Gran Hotel Paraíson, gure protagonistek ahalegin guztiak eginen dituzte denak behinola bezala jarrai dezan.

MUSIKA FAMILIARTEAN ARNASTUZ

LA CONTRARIA. JOSÉ LUIS GUTIÉRREZ “CAPITÁN CORCHEA”
Abuztuak 3, asteazkena. 19:00.
Kortxea Kapitaina musikaren itsasoetan nabigatzen dabil, abestiak partekatuz krokodiloarekin eta marrazoarekin –zeinei rock and rolla asko gustatzen baitzaie–, txokolatezko tren batekin, mu ere esaten ez duen behi batekin, eta, jakina, kontrakoarekin, guztioi gustatzen baitzaigu geure kabuz hautatzea.

RITMOS ANIMALESCOS. FÁBRICA DE PARAULESen EKOIZPEN BAT, ARENA EN LOS BOLSILLOSekin ELKARLANEAN.
Abuztuak 10, asteazkena. 19:00.
Zer gertatuko litzateke agertokian batera sartuko bagenitu 1 behi, 5 tximu, 1 zorri, 1 arkakuso, 1 igel, 10 txakurtxo, 3 katu, arratoi gutxi batzuk, 1 armiarma, 1 euli, 1 sator, 1 musker eta beste zenbait zomorro gehiago? Ba Ezpeletaren jauregia animalia-kutsuko erritmoz betetako txotxongiloekin beteko dela!

ZORO GAITEZEN (EUSKARAZ). TXIRRI, MIRRI ETA TXIRIBITON
Abuztuak 17, asteazkena. 19:00.
Txirri, Mirri eta Txiribitonek Zoro Gaitezen obra sortu dute. Antzerkia, komedia, pailazoak eta dantza, baina batez ere martxak elkartzen ditu. Taldearen hainbat abesti tradizional abestuko dituzte, besteak beste, “Paristik Nator”, “Altza Pelipe”, etab. Eta bihurrikeriak ere ez dira faltako!

MÚSICA DE LO INSÓLITO. ORQUESTA REUSÓNICA TRÍO
Abuztuak 24, asteazkena. 19:00.
Lagunduko gaituzu istorio eta world-music soinuekin betetako bidaia batean, gure aztarna ekologikoa murrizten saiatzeko asmoz? Sentsibilizazio-ikuskizun bat, itsasoaren ekosistemari eskainia.

LANTEGIAK ETA JOLASAK

PROSPERO TEATRO
FAMILIARTEKO ZIRKU-LANTEGIA + IKUSKIZUNA
Abuztuak 4, osteguna
18:30. LANTEGIA. 5-10 urte, heldu batez lagunduta. Doan, aurretik izena emanda.
Familiarteko zirku-lantegi honetan trapeziora igo daiteke, oreka-kablearen gainean ibili, mazoekin eta pilotekin malabareak egiten ikasi, diaboloarekin praktikatu, trikimako gainean ibili eta puzzleekin jolasean aritu daiteke.
20:00. KAPIKUA CIRCUS IKUSKIZUNA, malabarismoak, orekak, clownak…ikusle gisa (edo artista gisa) gozatzeko. Sarrera librea, leku guztiak bete arte

LARUN. JOKAI
Abuztuak 8, astelehena. 18:30.
Euskal mitologian oinarritutako artisau-jolasen instalazioa. Neur itzazu zure gaitasunak, besteak beste, punteria, kontzentrazioa, estrategia eta lankidetza. Larun gunea (3-99 urte) eta Montessori gunea (0-3 urte), esperimentatzeko eta sentsorialki erabiltzeko esklusiboki diseinatutako materialekin. Sarrera librea, leku guztiak bete arte.

TITIRITEANDO. EL RETABLO DE LA VENTANA
TXOTXONGILO-LANTEGIA + KATU BOTADUNA
Abuztuak 11, osteguna
18:30. Lantegia hagazko eta kartoizko txotxongiloekin. (3-8 urte, heldu batek lagunduta). Pertsonaia bat eraiki, gero Katu botaduna txotxongilo-emanaldian aritzeko.

19:30. KATU BOTADUNA TXOTXONGILO-IKUSKIZUNA Charles Perraulten klasikoa oinarri hartuta, zeinetan katu batek bere jabea pobreziatik aldentzeko ardura hartzen duen, nola ez, ikusleen parte-hartzea ez da faltako. Sarrera librea, leku guztiak bete arte.

ALDEA INDIA. KALIGRAMAK ETA ART CINCO. (AK KOLEKTIBOA)
SORMEN-GUNEA
Abuztuak 18, osteguna. 18:30.
Zianotipia-lantegi honen bidez eguzkiaren argia erabiliko dugu gure marrazkiak inprimatzeko.
Parte-hartzaile bakoitzak kit bat izanen du behar den material guztiarekin. Irudiak konposatu fotosentikor batekin prestatuko dira. 6 urtetik gorako haurrendako. Doan, aurretik izena emanda.

UNIVERSO BURBUJA. KALIGRAMAK ETA ART CINCO. (AK KOLEKTIBOA)
SORMEN-GUNEA
Abuztuak 22, astelehena. 18:30
Burbugrafia teknikarekin esperimentatzeko zirkuitu hau hainbat gunez osatuta dago: sormena lantzekoa, jolas gidatukoa eta familian jolas librean aritzekoa.
Gunea burbuila txikiekin eta punpuila erraldoiekin beteko dugu, guztiak kolore bizi eta distiratsukoak. Familiendako. 5 urtetik gorako haurrendako, heldu batek lagunduta. Sarrera librea, leku guztiak bete arte

Irakurri gehiago Itzuli edukiaren hasierara