Programa

ARROTXAPEA KALEZ KALE

Irailaren 14tik 16ra, Juslarrochako Civivoxa bere ateak ireki eta karrikara aterako da, urte osoan zentroan ari diren erakundeen ahalmena erakusteko. Horretarako, hiru jardunaldi proposatu ditugu, erabat irekiak jendeak parte har dezan, auzoko elkarte-sarea indartzeko eta bakoitzak zer lan egiten duen jende guztiari azaltzeko. Besteak beste, tailerrak, artisautza erakusketak, argazki erakusketa, ondare industrialera bisita antzeztua, kalejirak, handbike eta esgrima erakustaldiak eta kontzertuak izanen dira.

Itzuli edukiaren hasierara