
BERTSO AFARI SENTSORIALA
- GELTOKI (AUTOBUS GELTOKI ZAHARRA)
- 20:00
2023ko Bertsoaroa Nafarroako Antzerki Eskolan, Laba kultur zentroan, Arrosadiako Civivoxean eta Geltokin egingo da, otsailaren 9tik martxoaren 2ra. Ohi bezala, Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatu dute zikloa.
PROGRAMA
BERTSO JAIALDIA
OTSAILAK 9, osteguna, 19:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan
(18:30ean, Iruñeko III. Bertsopaper Lehiaketako sari banaketa ekitaldia)
Sarrerak 5 eurotan salgai NAEren webgunean (14 urte artekoak doan)*
Bertsolariak: Ane Labaka, Beñat Gaztelumendi, Etxahun Lekue, Julio Soto, Miren Artetxe, Saioa Alkaiza.
Gai-jartzailea: Ainhoa Larretxea
GAZTEEN BERTSO SAIOA
OTSAILAK 15, asteazkena, 19:00etan, LABAn
Bertsolariak: Beñat Astiz, Bittori Elizalde, Eki Mateorena, Irantzu Idoate, Izaro Bilbao, Maddi Agirre.
Gai-jartzailea: Iratxe Muxika
‘ANONYME POPULAR’ IKUSKIZUNA
OTSAILAK 16, osteguna, 19:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan
Sarrerak 5 eurotan salgai NAEren webgunean (14 urte artekoak doan)*
Ideia eta zuzendaritza artistikoa: Igor Anonyme Popular
Hitzak eta ahotsa: Igor Elortza
‘BERTSO JASA, BAT-BATEKO JOLASA’. HAURRENTZAKO BERTSO-TAILERRA
OTSAILAK 18, larunbata, 11:00etan, Arrosadiako Civivoxean
8-12 urte artekoentzat. Izen-ematea beharrezkoa, otsailaren 16ra arte, nafarroa@bertsozale.eus helbidean edota 948143747 telefonoan
Bertsolariak: Ainara Ieregi, Iker Gorosterrazu.
BERTSO JAIALDIA
OTSAILAK 23, osteguna, 19:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan
Sarrerak 5 eurotan salgai NAEren webgunean (14 urte artekoak doan)*
Bertsolariak: Aitor Bizkarra, Aitor Mendiluze, Alaia Martin, Joanes Illarregi, Maddi Ane Txoperena, Sarai Robles.
Gai-jartzailea: Maialen Belarra
BERTSO AFARI SENTSORIALA
MARTXOAK 2, osteguna, 20:00etan, Geltokin
Sarrerak 21 eurotan salgai www.geltoki.red atarian
Bertsolariak: Alazne Untxalo, Nerea Ibarzabal, Sustrai Colina.
Gai-jartzailea: Ander Aranburu
*OHARRA: Nafarroako Antzerki Eskolan programatutako emanaldiek (otsailaren 9, 16 eta 23an) 5 euroko sarrera prezioa izango dute emanaldi bakoitzeko eta 12 euroko bonua hiru emanaldietarako. 14 urtetik beherakoentzat sarrera doakoa izango da, gonbidapena jaso ondoren. Sarrerak erosi eta erreserbatzeko www.laescueladeteatro.com helbidean.
Bertsolari gazteen saioan (otsailak 15) sarrera librea izango da lekua bete arte.
Haurrentzako tailerra (otsailak 18) doakoa izango da, aldez aurretik izena emanda.
Afari sentsorialerako txartelak www.geltoki.red webgunean eros daitezke 21 euroren truke.