Programa

BESTELAKO ARGIAK JAIALDIA 2021

ZIUDADELA
2021/12/17 - 2022/01/09
Ikusi liburuxka

‘BESTELAKO ARGIAK’ JAIALDIA ZIUDADELAN
2021eko abenduaren 17a – 2022ko urtarrilaren 9a
Bideoarte-proiekzioak, argi-instalazioak, familiarteko sormen-lantegiak eta arte-erakusketak.

Bestelako Argiak jaialdiaren VI. edizioa eginen da Ziudadelan, 2021eko abenduaren 17tik 2022ko urtarrilaren 9ra, honako hauekin: bideoarte-proiekzioak (17:30 – 20:30), familiarteko sormen-lantegiak (11:30 – 13:00 eta 17:30 – 19:30) eta hainbat arte-erakusketa (11:30 – 13:30 eta 17:30 – 20:30). Jarduera guztietarako sarrera librea izanen da, lantegietakoa salbu, non aurrez izena eman beharko baita. Jaialdi honek hausnarketa, gozamena, jolasa eta emozioak suspertzea proposatzen du, bideosormenaren eta ikus-entzunezko artearen bidez, argia protagonista izanik.

BESTELAKO ARGIAK VI. Artea Mugimenduan
BIDEOARTE-PROIEKZIOAK

(Zinetika – diziplina anitzeko jaialdia, dantzaren, ikus-entzunezko hizkuntzaren, gorputzaren eta teknologiaren arteko harremanak aztertzen dituena, hainbat esperientzia artistikori bide emanez. Zinetika jaialdiaren VI. edizioko lau film labur proiektatuko dira Bestelako Argiak jaialdian).
Ziudadelako barrutia
17:30 – 20:30.

1-Before We Collid (Labearen kanpoaldea)
Guy Gooch, Gregor Petrikovic. Erresuma Batua 2021 – 1´10´´
800 argazki baino gehiago dituen kamera lentikular analogiko batekin filmatutako film laburra.
Topaketa kezkagarri batean, pandemian zehar denborari buruz dugun pertzepzio zatikatua atzematen du filmak, elkarrekiko babesaren dinamika aztertzen duen bitartean.

2-The Room (7. poterna)
Laida Aldaz Arrieta. Espainia 2020 – 3´40´´
Gela batean sartuta. Errutina gorputzarentzat ohitura amaigabea bihurtzen den tokian, espazioa arimarentzat sarrerako edo irteerako ate bihurtzen da…

3-Erekaua (Lidia Biurrun aretoko horma)
Paulo Acciolu. Brasil 2021 – 1´00´´
Kauãk muinoan dantza egiten du, hegazti harrapari batek bezala.

4-Risk (Armada etorbideko horma)
Amir Zakirov. Errusia 2021 – 1´20´´
Dantzariaren mugimendu askoren atzean dagoen arriskuaren bistaratze esperimentala.
Dantzaren eta 3D grafikoen sinbiosia.

BARRUAN. Argi-instalazioa, arkitektura iragankorraren eta Land Art-aren artean.
Fernando Molina
Ziudadelako barrutia
17:30 – 20:30.
Barruko espazioak amestea iradokitzen du, gaua mihisetzat eta argia tintatzat hartuta. Barruko espazioak irudikatzeko gonbidapena da, Ziudadelako ingurune naturalean argiztatutako lerroez lagunduta.

KÖPPÖ. ARGI-INSTALAZIOA
Fermín Izco
Ziudadelara sartzeko tunelak
17:30 – 20:30.
Elkarri eragiten dioten argi- eta kolore-jokoa, Ziudadelako barrutira sartzen direnak pasatzen direnean.

FAMILIARTEKO SORMEN-LANTEGIAK ARTISTEKIN
‘IMPREVISIBLE’

Ziudadelako Arma Aretoa – Beheko solairua
Garapena: La Chincheta Bruna

-Haurrendako lantegiak (5 – 11 urte):
Abenduak 27, 28, 29 eta 30. 11:30 – 13:00.
Artistak: Carmen Salgado Amado eta Patricia Ejea.
Sarrera: 3 euro, aurrez 010 telefonoan izena emanda.

-Familiarteko lantegiak. (5 urtetik gorako haurrendako, heldu batek lagunduta)
Abenduak 27, 28, 29 eta 30. 17:30 – 19:30.
Artistak: Alicia Otaegui, Teresa Sabaté, Blanca Razquin eta Alberto Odériz (27 eta 28), Virginia Santos, Marijose Recalde, Carmen Salgado Amado eta Blas Campos (29 eta 30).
Sarrera: 5 euro (2 kideko familia), 7 euro (3 kideko familia), aurrez 010 telefonoan izena emanda.

Irakurri gehiago

Programan amaitutako jarduerak

Itzuli edukiaren hasierara