Programa

BISITA GIDATUAK: IRUÑEKO LITERATUR IBILBIDEAK

ALDE ZAHARRA
2021/07/06 - 2021/09/12

Iruñeko Udalak sanferminen eta Iruñearen inguruko literatura balioeste aldera, bi literatur ibilbideren proposamenak eskaintzen ditu. Hirian barnako ibilbide gidatuak dira, eta sanferminetako egunetan festak eta haien isla literatura unibertsalean hartuko dituzte hizpide. Horrez gain, udako gainerako egunetan, asteburu orotan ere eginen dira literatur ibilbideak Iruñean barna, kasu honetan literatura unibertsalean Iruñearen gaineko erreferenteak jomuga hartuta. Jarduerak gaztelaniaz eta euskaraz eskainiko dira, 2 €-an helduentzat eta prezio berezian adingabeentzat; izen-emateak aurrez aurre turismo-bulegoan egin daitezke eta haren webgunean.

Euskaraz eginen diren udako bisiten ibilbidea honako hau izanen da: Entzierroaren monumentua, Gaztelu plaza, San Nikolas kalea, Zapateria kalea, Udaletxe plaza, Mercaderes, INAP, Zaldi Zuriaren Txokoa.

BISITA GIDATUEN EGUTEGIA

Gaztelaniaz:

– Uztailaren 6tik 14ra: uztailaren 6, 7, 8, 9, 12, 13 eta 14an: 19: 00etan/uztailaren 10 eta 11n: 11: 00etan.

– Uztailaren 17tik irailaren 12ra: larunbat eta igandeetan, 11: 00etan

Euskaraz:

– Uztailak 8 eta 14, 18:00etan.

– Uztailak 11, 12:00etan.

-Uztailak 25, abuztuak 8, abuztuak 15, abuztuak 28, irailak 4 eta irailak 12, 12:30ean.

Irakurri gehiago Itzuli edukiaren hasierara