Programa

EGUBERRIETAKO KONTZERTUAK

IRUÑEKO ELIZAK, BALUARTE ETA KONDESTABLE CIVIVOXA
2022/12/16 - 2022/12/30

Iruñeko Eguberrietako programa musikaz beteta dator, talde batzuek hiria girotuko dute, kaleetan barna, eta kontzertuak eginen dira Baluarten eta hiriko hainbat elizatan, abenduaren 16tik – 30ra. Elizetako kontzertuetarako sarrera librea izanen da, leku guztiak bete arte. Baluarteko kontzerturako sarrerak leihatilan edo erakundearen webgunean (www.baluarte.com) eskura daitezke. Ere bai, Civivoxek ‘Emozioarekin Eguberriak’ ospatuko du abenduaren 23tik urtarrilaren 4ra, ipuin kontalaria, musika eta arte tailerrekin eta antzerki ikuskizunekin. IZEN-EMATEA: www.pamplonaescultura.es, Tl: 010 eta Civivox zentroak. Azkenik, Ziudadelan, BESTELAKO ARGIAK JAIALDIA – ZIUDADELA 2022ko abenduaren 16tik 2023ko urtarrilaren 8ra eginen da. Bideoarte-proiekzioak, argi-instalazioak, familiarteko sormen-lantegiak eta arte-erakusketak. Jarduera guztietan sarrera librea da.

KONTZERTUAK ELIZETAN ETA BALUARTEN
Abenduak 16, ostirala. 20:00
San Agustin eliza
Eguberriak klasikoen artean
Trío Fluencias

Azaroak 17, larunbata. 20:00
Aita Karmeldar Oinutsen eliza
Maitasuna eta bizitza
Meraki Ensemble

Abenduak 18 igandea. 20:00
Aita Karmeldar Oinutsen eliza
Biolin eta biolontxelorako duoak (Bach, Hoffmeister, Ravel)
Dúo Equilibrium

Abenduak 19, astelehena. 20:00
Baluarte Batzar Jauregia. Ganbera Aretoa
Txaikovski: 5. sinfonia
Sinfonietta de Pamplona. Iruñeko Sinfonietta
Sarrera: 14 euro

Abenduak 20, asteartea. 20:00
San Antonio eliza (Aita kaputxinoak).
Jaiotzako irudiei abesten
San Fermín abesbatza

Abenduak 21, asteazkena. 20:00
San Fermin Kapera. San Lorentzo eliza
Natale Barocco
Trío Parnasus

Abenduak 22, osteguna. 20:00
Aita Karmeldar Oinutsen eliza
Negua, ongi etorria! Gabon hauetarako musika.
Paulino Otamendi orkestra. Artearen Adiskideak musika-elkartea

Abenduak 23, ostirala. 20:00
Milagrosako eliza (Misiolari pauldarrak)
Gabonetako erretaula, udaberria jaiotzan. Jesús García Leoz
Aizaga Ganbera Abesbatza, Oliteko abesbatza eta bakarlariak

Abenduak 27, asteartea. 20:00
San Zernin eliza
J. S. Bach-en txirularako eta derrigorrezko klaberako 4 Sonatak
Dúo Irañeta (zeharkako txirula eta klabezina)

Abenduak 28, asteazkena. 19:30
San Ignazio eliza
Kanpaiak, egin soinu… Eguberria da!
Liguori abesbatza

Abenduak 29, osteguna. 18:00 eta 19:30
Juslarrocha Civivoxa
HelloCello! & Cello Orchestra 2022ko Eguberrietako kontzertuan.
¡HelloCello!

Abenduak 30, ostirala. 20:00
Domingo Santuaren eliza (Aita Domingotarrak)
Illuminatium redit. Argia dator berriz ere
In Tempore Abesbatza, abesbatza eta ensemblea

KONDESTABLEAREN JAUREGIKO KONTZERTUAK

Abenduak 23, ostirala. 19:00
Alaikapela gospel-abesbatza

Abenduak 27, asteartea. 19:00
Armonia Errondaila

Abenduak 28, asteazkena. 19:00
Ipar Doñua abesbatza

Abenduak 30, ostirala. 19:00
El Salvador errondaila eta abesbatza

Irakurri gehiago

Programan amaitutako jarduerak

Itzuli edukiaren hasierara