Programa

CIVIVOXETAKO IKASTAROAK. 2022eko URRIA – 2023ko URTARRILA

Civivox sareak 2022eko urritik 2023ko urtarrilera doan lauhilekorako 299 ikastaro eta lantegi programatu ditu. Proposamen guztietara behin-behinean izena emateko epea irailaren 7tik 12ra bitarte egonen da zabalik, eta www.pamplonaescultura.es webgunean, 010 herritarrendako informazio-telefonoan edo aurrez aurre, edozein Civivoxetan egin daiteke. Lekuak zozketa bidez esleituko dira, irailaren 13ean, izena eman dutenen artean. Behin jakinarazpena jaso eta gero, hautatuek 72 ordu izanen dituzte aurrera matrikula gauzatzeko. Ez badute halakorik egiten, lekua berriz ere zozketatuko da behin-behinekoz izena eman zutenen artean.

Civivox sareak % 100eko edukiera izanen du berriz ere, bi urteko pandemiaren ondoren gizartean normaltasuna berreskuratu eta gero. Civivoxek lehen lauhilekorako (urritik urtarrilera bitartean) diziplina- eta jende-mota ezberdinendako 299 ikastaro antolatu dituzte, 4.063 tokirekin, honako proposamen hauekin: argazkigintza hainbat mailatan, musika- eta antzerki-ikastaroak (gitarra, kaxoi flamenkoa); pintura eta eskulanak (chalk painta, ingeles kaligrafia, olio-pintura, akuarela, grabatua eta komikiak sortzea); literatura ikastaroak eleberri eta olerkigintzari buruz; aurreko programazioetan ohikoak izan diren ikastaroak (altzariak zaharberritzea, zur-lanketa, barrualdeen diseinua, estilismoa eta joerak…); eta teknika berriak, esaterako, collagea, papera eta koadernaketa, xilografia japoniarra, letteringa, sormenezko ilustrazioak… Ikastaroak ere itzuli dira Iturramako hiri-bainuetxera eta proposatzen da haurrendako igeriketa, aquafitnessa, helduendako igeriketa… Aurreko aldietan bezala jarraitzen dute honako hauek: jarduera fisikoko ikastaroak (yoga, pilates, yogilates, sasoian egoteko zirkuitua, teknika hipopresiboak, bizkar osasuntsua, tonifikazioa, yoga eta hotsa…); osasuna eta norberaren ongizaterako ikastaroak (oroimen aktiboa, norberaren ezagutza, jarrera eta gorputzaren kontzientzia, doluari eta minari begira…); Teknologia berriak, Artea, Ondarea, haur-lantegiak eta familiartekoak… Edo hizkuntza-ikastaroak, batez ere elkarrizketa modalitatean komunikazioa sustatzeko ingelesez, frantsesez edo euskaraz. Sukaldaritzako ikastaro eta lantegi kopuru handiagoa ere eskainiko da Kondestable Civivoxean, proposamen ugari eta anitzekin, adibidez Italiako sukaldaritza, Japoniako sukaldaritza, ardo-dastaketak, errezetak eta Eguberrietako azkenburukoak, gaztak egitea…

Irakurri gehiago

Programan amaitutako jarduerak

Itzuli edukiaren hasierara