Programa

HAURRENDAKO ARKITEKTURA ESKOLA

Abenduan eta urtarrilean Kondestable Civivoxa-k Haurrendako Arkitektura Eskola jasoko du.

Arkitektura-eskola La Casa del Vacíoren hezkuntza-proiektua da. Arkitektura-eskolako ikasleek arkitektura arloko proiektuak egiten dituzte, eta nagusiki planotik bolumenera nola pasatu lantzen dute, material jasangarri berritzaileak erabiliz, guztiak ere La Casa del Vacío Arkitektura Eskolan diseinatuak eta landuak.

Arkitekturaren bidezko irakaskuntza-programak dira, epe luzerakoak, eta arkitektura lantzeko aukera ematen diete 4-12 urteko haurrei, eskolaz kanpoko jardueren artean. Prozesuak hiru maila/ikasmaila ditu: aitzindariak, sortzaileak I eta sortzaileak II.

Arkitektura-eskolan, haur eta gazteek Iruñeko hirigintza dute ikergai eta beren auzoetako diseinuaren partaide aktiboak dira, hiri etikoagoa eta jasangarriagoa sortzen laguntzeko proiektuak prestatuta.

Musika- eta arkitektura-laborategia musika eta arkitektura elkarri lotzeko hezkuntza-proiektua da, planotik bolumenera nola pasatu lantze aldera. Laborategietako atal batean zuzeneko musika izaten da (La casa del vacío eskolan egindako konposizioak) eta, beste zati batean, berriz, maketak hainbat eskalatan egiten dira, egunerokoan gutxi erabiltzen diren  material jasangarriak erabilita. Emaileak Eider Holgado eta Pablo Llamas dira, La casa del vacío eskolako arkitektoa eta musikaria, hurrenez hurren.

Programan amaitutako jarduerak

Itzuli edukiaren hasierara