Programa

FEMKULTUR

Diziplinarteko jaialdi honek emakumeen aldeko aldarria egin nahi du sorkuntza artistiko garaikidearen barnean, haien partaidetza aktiboa sustatze aldera, sortzaile artistikoak baitira. Maitzaren 19tik ekainaren 5era, Kondestable eta Iturramako Civivoxetan, Femkultur jaialdiak hemen edota nazioartean ospetsuak diren bost emakume sortzaileri emanen dizkie ahotsa eta lekua. Sortzaileek beren lana eta sorkuntza-prozesua nolakoa den azalduko dute sormenezko laborategi, arte-instalazio eta antzerki- nahiz musika-proposamenen bidez. Halaber, gogoeta eginen dute sorkuntza garaikidean duten esperientziaz.

Jaialdiak munta handiko gaiak izanen ditu aztergai, hala nola emakumearen aitortza kulturgintzan eta espazio publikoan, arte munduko rol generoak, berdintasuna artegintzan eta ekoizpen intelektualean, edota emakume artisten, zuzendarien, komisarioen, kudeatzaileen eta abarren ahalduntze profesionala. Sortzaileek beren lana eta sorkuntza-prozesua nolakoa den azalduko dute sormenezko laborategi, proiekzio eta antzerki- nahiz musika proposamenen bidez. Halaber, gogoeta eginen dute sorkuntza garaikidean duten esperientziaz.

Itzuli edukiaren hasierara