Programa

ATRAPA-2 JAIALDIA

Atrapa-2 hiri-arte eta -kulturaren jaialdiak trap, rap, hip hop eta freestylearen eliteak ekarriko ditu Iruñera, urriaren 5etik 7ra, hiriko hainbat espaziotara, hala nola, Zentral aretora, Totem aretora eta Navarra Arenara. Horrez gain, erakusketak eginen dira Burgoen plazan, Basotxoan eta Sarasate pasealekuan. La Zowi, Follone eta Freenetiks dira kontzertuetako kartel-buruak. Programazioa estilo eta genero guztietako jarduerekin osatuko da, eta honako hauek barne hartuko ditu: oilarren arteko batailak, rap-, hip hop- eta beat box-lantegiak, eta hiri-dantzako hamabost estilo baino gehiagoko erakustaldi bat.
Kontzertuak Zentral eta Totem aretoetan eginen dira:
La Zowi, Espainiako traparen matriarka, urriaren 5ean (osteguna), Zentral aretoan. 19:30
BERTAN BEHERA Foyone, Espainiako raparen izen nagusietako bat, urriaren 6an (ostirala), Zentral aretoan. 20:00
Freenetiks (Chuty, Invert eta Skone eta Hahze DJa), urriaren 7an (larunbata), Totem aretoan. 20:00

Programa

Urriak 5. 18:00-20:00 BASOTXOAN
Reverloop DJa (el txino)
Rap: Nafarroa warriors, Raperas navarras eta Mundana
Hiri-dantza – Dhelia Aranaz konpainia (60 dantzarik parte hartuko dute)
Doako parkour-lantegia riart company-ren eskutik (webgunean izena emanda)

Urriak 6. 18:00-20:00 Basotxoan
Budin DJa
Rap: Arepas eta Venus
Hiri-dantza – taupadak studio
PINen lantegiko graffiti erakustaldia
Doako parkour-lantegia riart company-ren eskutik (webgunean izena emanda).

Urriak 7. 13:30 Nafarroako hiri-dantzako eskola eta konpainien flash mob-a Sarasate pasealekuan
Dhelia Aranazek eginiko koreografia. 100 dantzari baino gehiagorekin.

Programazioa osatzeko, ATRAPADANCE, hamar dantza estilo baino gehiagoren erakustaldia eginen da urriaren 21ean eta 22an Navarra Arenan, Nafarroako hamabost hiri-dantza eskola baino gehiagoren eskutik, Parcour txapelketa nazionalaren barruan.

Egun horietan, estilo eta genero guztietako beste jarduera ugari eginen dira, adibidez, oilarren arteko batailak, rap-, hip hop- eta beat box- edo hiri-dantza estilo ezberdinetako lantegiak. Hona horietako batzuk:
• EMAKUMEEN RAP TAILERRA, IORITZen eskutik
• SCRATCHING ETA EKOIZPEN MUSIKALEKO TAILERRA TXINOren eskutik
• PARKOUR TAILERRA RIART COMPANYren eskutik
• STENCIL ART TAILERRA JAVI PINen eskutik

Atrapatuta 2020an sortu zen, sektorearen profesionalizazioa aldarrikatzeko eta Nafarroako hiri-kulturaren sarea indartzeko asmoz. Kultura kontsumitzeko ohitura berrietara eguneratutako erakusketa proposamen berriekin esperimentatuko duen eta hiriko kultura eta artea publiko berriei hurbiltzeko asmoz genero eta estiloetan berritzailea den jaialdi honen hirugarren edizioak Espainiako iparraldean aitzindaria den jaialdia sendotzen du.

Irakurri gehiago Itzuli edukiaren hasierara