Buscador
Programa
‘NB FEST’ MUSIKA-BANDEN I. JAIALDIA

Iruñean eginen da ‘NB Fest’ musika-banden lehenengo jaialdia, Ziudadelan eta Burgoen Plazan, abuztuaren 15etik irailaren 19ra bitarteko asteburuetan. ‘NB Fest’ jaialdia bertako zein nazioarteko banden eta txarangen bi kontzertu-zikloetan egituratuta dago: ZentralBand, doakoa, Iruñeko Burgoen plazan eginen da, abuztuaren 15ean eta 22an eta irailaren 5ean eta 12an (igandeetan), 13:00etan; eta CiudadelaBand, Ziudadelan eginen da, irailaren 18an, (larunbata) eta 19an (igandea), eta doako kontzertuak izanen ditu zuhaiztian eta kontzertu berezi bat agertokian, irailaren 18an, larunbatarekin, 19:30ean. Kontzertu horretarako sarrerak salgai daude www.pamplonaescultura.es webgunean. (BOTOIA SAKATU).
Jaialdi hau Nafarroako Musika-Banden Federazioarekin eta Nafarroako kultur eragileekin egindako elkarlanari esker abian jarri da, eta xede du bandek eta txarangek Nafarroako kulturaren ardatz egituratzaile gisa dituzten aukerei balioa ematea, Iruñeko kale, plaza eta espazio publikoetatik. Bandako musika Nafarroako kultur ondarearen parte da: Nafarroan 55 banda daude Nafarroako Musika-Banden Federazioaren barruan, eta 3.000 musikari baino gehiago dira bazkide. Historikoki, bandak izan dira Nafarroako herrietan kultura sortzeaz arduratu direnak. Bazkide diren banda horietako batzuk XIX. mendearen bigarren erdian sortu ziren. Halaber, txarangen musikak jauzi kuantitatibo zein kualitatibo handia egin du azken hogei urteotan, batez ere sanferminengatik.
PROGRAMA
Abuztuak 15, igandea. Zentral Aretoa.
13:00. Gaita Brass.
Sarrera librea, leku guztiak bete arte.
Abuztuak 22, igandea. Burgoen plaza. (Zentraleko terraza).
13:00. La Muza Band.
Sarrera librea, leku guztiak bete arte.
Irailak 5, igandea. Burgoen plaza. (Zentraleko terraza).
13:00. Malatxo Txaranga.
Sarrera librea, leku guztiak bete arte.
Irailak 12, igandea. Burgoen plaza. (Zentraleko terraza).
13:00. Jarauta 69.
Sarrera librea, leku guztiak bete arte.
Irailak 18, larunbata. Ziudadela. Zuhaiztia.
11:30: Caparrosoko Udal Banda
13:00: Ribaforadako Udal Banda eta Fustiñanako Udal Banda
18:00: El Encierro Txaranga
Sarrera librea, leku guztiak bete arte.
Irailak 18, larunbata. Ziudadela. Agertokia. 19:30
Balkan Paradise Orchestra
Tonino Carotone + Mutil Gazteak
Micaela Chalmeta
Sarrerak, www.pamplonaescultura.es webgunean (25 €) eta txarteldegian (28 €). Ateak 19:00etan irekiko dira
Irailak 19, igandea. Ziudadela. Zuhaiztia.
11:30 Ezpelur Gaiteroak
13:00 Haize Berriak
18:00 Sartaguda – Aiegiko Banda
19:30 San Adriango Udal Banda
Sarrera librea, leku guztiak bete arte.
Jaialdiari buruzko informazio guztia https://nbfest.com/ webgunean eskuragarri egonen da.