Programa

2022ko HARRESIETAKO JAIALDIA

ZIUDADELA, BARBAZAN INGURUBIDEA, O-ko ANDRE MARIA PLAZA
2022/07/28 - 2022/08/20
Ikusi liburuxka

Itzuli da Harresietako Jaialdia beste urte batez, abuztuaren 2tik 20ra, Ziudadelan eginen den Bost punta izeneko zirku, dantza eta musika emanaldiekin, abuztuaren 2tik 18ra (astearte, asteazken eta ostegunetan), Iruña Ilunabarrean programarekin, O-ko Andre Mariaren Plazara bueltan 5, 12 eta 19an (ostiralak), eta Dantza zoroan hiri-dantza jaialdiarekin, Barbazán ingurabidean 6, 13 eta 20an (larunbatak). Sarrera librea izanen da, iritsitako hurrenkeraren arabera, lekuak bete arte.

Bost punta jaialdiak 2022ko Harresietako Jaialdia inauguratuko du Ziudadelan, abuztuaren 2an, asteartearekin, 20:00etan, eta Iruñeko gune harresitu horren gotorlekuaren planoa aipatuz mustuko du izena; izan ere, hilabete batez dantza- eta zirku-ikuskizunen agertoki bihurtuko da. Emanaldiak asteartetik ostegunera izanen dira, 20:00etan, Ziudadelako agertokietan, abuztuaren 18ra bitarte.

VII. Dantza zoroan Jaialdia aurten Barbazán ingurabidean eginen da eta dantzaren ibilbidea Zaldi Zuriaren zokotik Jito Alai frontoiraino izanen da, harresitutako zokoetan barna, eta Espainiako zein nazioarteko dantza-taldeak arituko dira abuztuaren 6, 13 eta 20an (larunbatak). Egun horietako bakoitzean 20:00etik aurrera, hiru dantza-emanaldiz gozatzen ahalko dugu, eta parkour-talde bat piezak elkarri lotzen arituko da. Jaialdi hau duela 7 urtetik hona egiten da, Carmen Larraz dantzari eta koreografoaren koordinazio-lanari esker.

Iruña Ilunabarrean programa, beste urte batez, O-ko Andre Maria plazan eginen da, abuztuaren 5, 12 eta 19an (ostiralak), 20:00etan, teknologia, artea eta energia berriztagarriak uztartzen dituzten ikuskizunekin. Zientzia arte-adierazpen nagusi gisa, gozatzeko tokirik onenean: hiriko udako ilunabarretan. Programazio hau conCienciArte-rekin elkarlanean garatu da.

BOST PUNTA
ZIUDADELA
Abuztuak 2 – 18. Astearte, asteazken eta ostegunetan. 20:00.

Abuztuak 2, asteartea. 20:00.
Entre Nous. Cirque entre nous kolektiboa (Zirkua eta musika)
Bost artista atari zabalean, hiru masta, aulki batzuk eta hainbat instrumentu. Entre Nous ikuskizunean topaketak, umorea, musika zuzenean eta akrobazia zorabiagarriak ikusiko ditugu.

Abuztuak 3, asteazkena. 20:00.
La Banda. Otra danza. (Dantza)
Dantza honek zirkuko elementuak eta umorea nahasten ditu. Soinu-unibertso bat non gitarra erdiragarri, doinu elektroniko eta ahots lotsagabeen bidez bidaiatzen den tentsioaren eta samurtasunaren artean, eszena surrealisten eta ludikoen artean.

Abuztuak 4, osteguna. 20:00.
Latak D’click. (Zirkua, dantza, antzerkia)
D’click konpainiak hainbat sari jaso ditu eta 10. urteurrena ospatzen du sorkuntza berri batekin: partaide berriak 200 LATA dira. Zirkua arriskua da, baina baita umorea, zirrara, jolasa, poesia eta bilaketa ere.

Abuztuak 9, asteartea. 20:00.
Urbasa. Hutsun+Ortzi. (Musika, zirkua)
Txalaparta jo eta basoa, harriak eta errekastoa entzuten ditugu. Gainean du lainoa izadia eta lasaitasuna arnasten dituen mendiak. Bat-batean, bisitari batek hautsiko du giro hori indarrarekin eta teknologiarekin.

Abuztuak 10, asteazkena. 20:00.
Back2 classic. Planeta Trampolï. (Dantza, zirkua eta musika)
Zirku klasikoa eta hiri-kultura dantza, musika, eta Turntablism-artearen (scratcha biniloekin) bidez. Proposamen honetan ohe elastikoak protagonistaren akrobaziekin berezko bizia hartzen du. Iraganera bidaia, umore, poesia, erritmo eta endredoz betea.

Abuztuak 11, osteguna. 20:00.
Mute. Orain Bi. –Umore saria-. (Zirkua)
Zirkuko bi artistek berriz topo egiten dute eta ikuskizunari heltzen diote berriro pandemia-urte gogorren ondoren. Aldaketa etengabea da aurrera egiten jarraitzeko, urrunago, garaiago, are zailagora heltzeko!

Abuztuak 16, asteartea. 20:00.
Poi. D’es tro – Tac saria-. (Zirkua)
Pertsonaia bat txikitatik harrapatuta bere zibaren giroskopio-efektuan. Endredoz eta biraketaz betetako bidaia bat, non jokoak eramaten gaituen, bizitzako egoera garrantzitsuenetako bat baita. Zirku-arteen eta ziba-joko herrikoiaren arteko nahasketa.

Abuztuak 17, asteazkena. 20:00.
Mikra. Berdinki. (Aireko dantza, zirkua)
Trapezio bikoitzetik abiatuta, bi pertsonaia «hobezintasun» akrobatikoa lortzen saiatuko dira, adostasunen eta bat ez etortzeen bide batean. Zirku freskoa, baina drama-karga interesgarri batekin, genero-rolen, aitatasunaren eta nortasun pertsonalaren inguruan .

Abuztuak 18, osteguna. 20:00.
Quizás no hay final. Circ Pistolet. (Zirkua, musika)
Tentsio handiko akrobaziak, musika zuzenean, pikarokeria ugari, barreak eta irribarreak handi eta txikiendako. Bidaia handi zoroa rockaren erritmoan, akrobaziak mahai gainean, bertikalak, baskula txikia eta eskutik eskurako orekak, binaka eta hirunaka!

IRUÑA ILUNABARREAN
O-ko ANDRE MARIA PLAZA
Abuztuak 5, 12 eta 19 (ostiralak). 20:00.

Abuztuak 5, ostirala. 20:00.
SÓ. XAMPATITO PATO. (Zirkua)
Pertsonaia obsesibo, zurrun eta zorrotz bat, makina bat kutxez inguraturik, ezin ditu kontrolatu, eta haiekin jolasean ari da bere munduari forma emateko. Kaosetik unibertso zoroa sortzen da, non barrea asmatzen duen.

Abuztuak 12, ostirala. 20:00.
MAÑA. MANOLO ALCÁNTARA KONPAINIA (Zirkua, ingeniaritza)
Mugimenduaren eta ahaleginaren ekonomia da ikuskizun honen leitmotiva. Ahalik eta ahaleginik txikiena egitea kutxa pisutsuak mugitzeko, teknologia eskas, zahar eta denboraz kanpokoak erabilita, esaterako, palanka, txirrika, gurpila, etab.

Abuztuak 19, ostirala. 20:00.
DENTRO, FUERA O EN NINGÚN LUGAR. DANZAI
“Gutxien espero duzunean ezereza sortzen da, hutsune egoera bat, ez dakizu zoazen ala zatozen. Batzuetan masak arrastaka eramaten zaitu. Orduan ateratzen zara, oihu egiten duzu eta dena berriz hasten da.” Automugimendu-performancea. Esperientzia zinestetikoa.

DANTZA ZOROAN
BARBAZÁN INGURABIDEA
Abuztuak 6, 13 eta 20 (larunbatak). 20:00.

Abuztuak 6, larunbata. 20:00.

ZALDI ZURIA
Aurkezpena eta hasiera: Javi Pérezek (Backflip) sortutako Parkour-taldea
Concerto for Mandolin and Strings in C Major by Vivaldi
Gil Kerer, Israel
Ibilbidea parkour-taldearekin
Site Specific

JITO ALAI.
Indico
Daniel Abreu, Kanaria uharteak
Ibilbidea parkour-taldearekin
Site Specific

ZALDI ZURIA
Otempodiz
Ertza konpainia
Itxierako koreografia parkour-taldearekin

Abuztuak 13, larunbata. 20:00.

ZALDI ZURIA
Aurkezpena eta hasiera: Javi Pérezek (Backflip) sortutako Parkour-taldea
A ciegas
Elelei konpainia (Bartzelona)
Ibilbidea parkour-taldearekin
Site specific: Judith Sánchezen sorkuntza

JITO ALAI.
Ovlibion
Silvia Batet (Katalunia)
Itxierako koreografia parkour taldearekin

ZALDI ZURIA
Fuga
Melissa Castillo (Mexiko)
Parkour taldearekin ibilbidea
Site specific: Judith Sánchezen sorkuntza

Abuztuak 20, larunbata. 20:00.

ZALDI ZURIA
Aurkezpena eta hasiera: Javi Pérezek (Backflip) sortutako Parkour-taldea
Seguir el curso de una acción en particular
Areli Morán (Berlin/Mexiko)
Parkour taldearekin ibilbidea
Site Specific

JITO ALAI.
Entre el vínculo y la ruptura
Stefano Mattiello eta Clarissa Costagliola (Italia/Iruñea)
Ibilbidea parkour-taldearekin
Site Specific

ZALDI ZURIA
Vogue
Anuar Daemon (Iruña)
Itxierako koreografia parkour-taldearekin.

Irakurri gehiago

Programan amaitutako jarduerak

Itzuli edukiaren hasierara