
LA PAMPLONESA: DOLORETAKO AMAREN PROZESIOKO MARTXEN BIDEOAK
- ONLINE
Udalak Erlijo-Musikaren Jaialdia antolatu du aurten ere, iaz bertan behera geratu eta gero COVID-19k eragindako konfinamenduagatik. Kontzertuak martxoaren 22tik 31ra bitartean izanen dira, 20: 00etan, Iruñeko Santa Maria Katedralean eta Domingo Santuaren elizan (Aita Domingotarrak). Kontzertu horietarako sarrera librea izanen da edukiera bete arte. Jaialdian musika talde ezberdinak arituko dira, hala nola Nafarroako Ganbera Korala, Iruñerria, Iruñeko Sinfonietta, Cuarteto Fluencias, Eugenia Echarren kantu Eskola, Elkhos ahots korala…
Kultura segurua: elizetan, Covid-19aren prebentziorako beharrezkoak diren osasun-segurtasuneko neurriak hartuko dira, hala nola segurtasun-distantzia, jarlekuen garbitasuna eta higienea, eta gel hidroalkoholikoaren banagailuak.
PROGRAMA
–Martxoak 22, astelehena. 20:00etan
Iruñeko Andre Maria katedrala
Polifonia txokoak katedral batean. Korua eta glosak organoan. Erramutik Pazkora.
Glosak organoan: Raúl Del Toro, Pablo Sarasate Kontserbatorioko organo-irakaslea
Organo-jotzaile laguntzailea: Julián Ayesa, Katedraleko titularra.
Zuzendaria: Aurelio Sagaseta, Katedraleko kapera-maisua
Zuzendari laguntzailea: Ricardo Zoco.
Interpretatzaileak: Javier Navascués (txeloa), Francisco Fernández (kontrabaxua), Laura Montoro (soprano bakarlaria) eta Cristina Zoco (aurkezlea)
–Martxoak 23, asteartea. 20:00etan
Domingo Santuaren eliza (Aita Domingotarrak)
Sacred polyphonic playing
Fran Cruz Plaza, pianoa
–Martxoak 24, asteazkena. 20:00etan
Domingo Santuaren eliza (Aita Domingotarrak)
Kristoren zazpi hitzak. Joseph Haydn
Fluencias laukotea
Liesbeth Baelus (I. biolina), Grazyna Romanczuk (II. biolina), Robert Pajewski (biola) eta Dorota Pukownik (biolontxeloa).
–Martxoak 25, osteguna. 20:00etan
Iruñeko Andre Maria katedrala
In Excelsis
La Pamplonesa musika-banda
Zuzendaria: Jesús Garisoain
–Martxoak 26, ostirala. 20:00etan
Domingo Santuaren eliza (Aita Domingotarrak)
Zer musika jainkotiarra. Orreagatik Pueblara. XVIII. mendeko Nafarroako Musika-Ondarea.
Iruñeko Ganbera Abesbatza. Nova Lux Artean ensemble.
Marta Ramírez García-Mina (I. biolina), Olga Montoya (II. biolina), Jesús Fernández Baena (tiorba), Sergio Barcellona (zango-biola) , Patxi Tardío (I. trompa) eta Luis María San Martín, (II. trompa).. David Gálvez Pintado, organoa eta zuzendaritza
–Martxoak 27, larunbata. 20:00etan
Domingo Santuaren eliza (Aita Domingotarrak)
Pie Jesu
Eugenia Echarren kantu-eskola
Sopranoak: Lola Elorza, Marta Huarte eta Selma Sola; Mezzosopranoak: Beatriz Aguirre; Tenorra: José Luis Sola; Baritonoa: José Miguel Aguirre.
Piano-jotzailea: Juan Marcos Cano
Zuzendaritza artistikoa: Beatriz Aguirre
–Martxoak 28, igandea. 20:00etan
Domingo Santuaren eliza (Aita Domingotarrak)
Señales de vida- Signs of Life
Iruñeko sinfonietta
Soprano bakarlariak: Dorota Grzeskowiak
Zuzendaria: Caroline Collier
–Martxoak 29, astelehena. 20:00etan
Domingo Santuaren eliza (Aita Domingotarrak)
Sacri soni
Airea. Moko-flauta eta akordeoi bikotea. David Antich (moko-flauta) eta Anne Landa (akordeoia)
–Martxoak 30, asteartea. 20:00etan
Domingo Santuaren eliza (Aita Domingotarrak)
Barne-musika zailtasun uneetarako
Elkhos ahots-abesbatza
Zuzendaria: Carlos Gorricho
–Martxoak 31, asteazkena. 20:00etan
Domingo Santuaren eliza (Aita Domingotarrak)
Precor te domine. Francisco de Peñalosaren moteteak (1470-1528)
Nafarroako Ganbera Abesbatzako Michael Navarrus Kapera Errenazentista
Zuzendaria: David Guindano Igarreta