Buscador
Programa
PIM PAM VILLE 2021 JAIALDIA

Pim Pam Ville Jaialdiaren V. Edizioa aurten Iruñeko Ziudadelan ospatuko da, irailaren 10an, ostiralean, eta irailaren 11ean, larunbatean, 19: 30etatik aurrera, rock & roll amerikarraren talde nazionalekin. Sarrerak www.pamplonaescultura.es webgunean erosi daitezke 10 eurotan (+ kudeaketa kuotak) egun bakoitzean, edo 15 eurotan (+ kudeaketa kuotak), bi egunetarako bonoa. Larunbatera arte abonua bakarrik jarriko da salgai, jaialdi osorako sarrerak erostera doazenek lehentasuna izan dezaten, eta abuztuaren 7tik aurrera, larunbatetik aurrera, egun bakoitzerako sarrerak jarriko dira salgai, bakoitza bere aldetik. Irailaren 10an, arituko dira: BROCKEN BROTHERS BRASS BAND, ANARI, GUADALUPE PLATA & MIKE EDISON eta, irailaren 11an: BRECHA, VERDE PRATO, ASHLEY CAMBELL, LES LULLIES, eta LES BIG BYRD.
TALDEAK
Irailaren 10, ostirala
• 20:00 …………. Broken Brothers Brass Band
• 21:15 ………… Anari
• 23:00 ………… Guadalupe Plata & Mike Edison
Irailaren 11, larunbata
• 20:00 ………… Brecha
• 21:00 ………. Verde Prato
• 21:55 ………… Ashley Cambell
• 23:05 ……….. Les Lullies
• 00:10 ………… Les Big Byrd
PROGRAMA
Irailak 10, ostirala: Broken Brothers Brass Band, Anari eta Guadalupe Plata & Mike Edison
Irailaren 10ean, ostiralarekin, jaialdiari hasiera emanen dio Broken Brothers Brass Band metal-bandak, zeinak 15 urte baitaramatza New Orleanseko brass banden soinua hainbat ekitaldi musikaletara hurbiltzen, Donostiako Jazzaldira kasu. Bandaren kontzertuetan bat egiten dute jazz garaikideak, funkak, rapak eta grooveak. Bere ibilbidean zehar, besteak beste, Berri Txarrak, Cabezafuego, Fermín Muguruza eta Amparanoiarekin jo izan dute.
Ondoren, Anari igoko da Ziudadelako agertokira, euskal musika tradizionala eta soinu elektrikoa uztartzen dituen kantautorea, bere errepertorioari rock-arrastoak eta halako lirismo hipnotiko bat gehituta. Adarra Saria jaso duen artistarik gazteena da Anari.
Eguneko programa Guadalupe Plata eta Mike Edison protagonista dituen eta bluesean oinarrituta dagoen kontzertu batek osatuko du. Guadalupe Plata Jaéngo taldeak, berriki bikote bilakatu denak, New Yorkeko Mike Edison The Pleasure Fuckers eta The Raunch Hands —80ko hamarkada erdialdean eszena astindu zuen taldea— taldeetako kidearekin egin du bat. The devil can’t do you no harm diskoa da batasun bitxi horren emaitza.
Irailak 11, larunbata: Brecha, Verde Prato, Ashley Campbell, Les Lullies eta Les Big Byrd
Larunbatean, Brechak emanen dio hasiera jaialdiari, kontsigna eklektiko eta kolektibo batekin sortutako taldeak, hala egiten duen musikan nola hura grabatzeko moduan, bai eta zuzenekoetan ere. Lehenengo lana disko hirukoitz bat da, produktore ezberdinekin eta modu ezberdinetan grabatua: La nueva era, Hilario Castiellarekin, La muerte, Guillermo F. Mutiloarekin eta A caballo Axier Beunzarekin.
Verde Pratok emanen dio segida, Ana Arsuagak egindako eraldaketak, Mazmorra eta Serpiente taldeetan izandako esperientzien ondoren. Kondaira Eder hura du hasiera-albuma, Mazzy Star, Nico eta Mikel Laboaren arteko gurutzaketa da, euskal ahozko tradizioa defendatuz eta folklorea leku harrigarri eta ederretara eramanez berreskuratzen duen proiektua.
Hirugarren kontzertuaren protagonista Ashley Campbell izanen da, Glen Campbell musika countryaren mitoaren alaba, banjoarekin akonpainamendua egin izan ziona. Bai konposiziorako bai interpretaziorako dohain handiak dituen kantautore hau ohikoa da iraganeko oihartzunak eta eragin garaikideak konbinatzen dituen country-bluegrass zirkuituan, soinu amerikarrera eta bere garaikideak diren musikarietara hurbiltzen dela, Aubrie Sellers edo Hailey Whittersengana kasu.
Pim Pam Villeren azken txanpan, Les Lullies frantsesek beren punk’n’rolla ekarriko dute agertokira. Talde honek, beraren jaioterrian egindako birez gain, beste hainbat herrialdeetan ere egin ditu, hala nola Belgikan, Herbehereetan, Italian, Portugalen, Erresuma Batuan, Estatu Batuetan, Kanadan eta Espainian, non aintzatespen handiko Funtastic eta Fuzville gisako jaialdietan egon baitira.
Aurtengo edizioari amaiera emanen dio Les Big Byrd taldeak, Jocke Åhlund eta Frans Johansson suediarrek alegia. Lehengoa hainbat taldetako kide izan da, hala nola, Teddybears, Caesars eta Smilekoa, eta aldi berean, maila handikoko izarrendako konposatu eta ekoitzi du, esaterako, Giorgio Moroder eta Robyn herrikidearendako. Bigarrenak bere baxurako gaitasuna frogatu du Fireside eta The Soundrack Of Our Lives taldeetan, besteak beste. Haiekin batera arituko dira Martin ‘Konie’ Ehrencrona teklatu-jotzailea eta Nino Keller bateria-jotzailea, joera espazialeko kraut rockarekiko eta dronez blaitutako psikodeliarekiko duten zaletasuna askatuz