
PROGRAMAZIO ARTISTIKOA
- KONDESTABLE CIVIVOXA
- Astelehenetik igandera, 9: 00etatik 14: 00etara eta 17: 00etatik 21: 00etara
Kondestable Civivoxak, ekainaren 13tik 17ra, Filmmaking for social Change ekimenaren bostgarren edizioa hartuko du. Mikel Belascoáin artista iruindarraren eta Patrick Hazard antropologo eta Londresko Zinema Dokumentalaren Jaialdiaren zuzendariaren lankidetzatik sortutako proiektu honek gai beraren inguruan aukeraturiko film sorta bat eskaini asmo du, mundu garaikidearen ikuspegi orokor batekin.
Filmmaking for Social Change jaialdiaren edizio berria Tribuetan eta Errituetan oinarrituko da.
Azken urteotan ikusten dugu inoiz ez bezalako abiaduran ari dela mundua bilakatzen masa-kultura teknologikorantz, munduko leku askotako gizartearen usadioak eta ohiturak bateratuta, kultura txikiak desagerraraziz. Aldi berean, errituen eta tribuen inguruko beste ikuskera batzuk agudo sortu eta suntsitzen dira, kontsumo azkarreko objektu edo joera bihurtuta.
Doan. Sarrera librea edukiera bete arte.