Programa

HARRESIETAKO JAIALDIA 2021

ZIUDADELA
2021/08/02 - 2021/08/19

Abuztuan, Harresietako Jaialdia inauguratuko da, zeina astelehenetik ostiralera izanen baita, abuztuaren 2tik 19ra, hiru astez jarraian, 20:00etan, gaueko bi ekitaldi salbu, gaueko 22:00etan hasiko baitira, argirik ez dagoenean (inaugurazio-ekitaldia eta abuztuaren 6koa eta 13koa). Berriz ere Sukakai taldeak emanen dio hasiera edizio honi, iaz aurkeztu zuten ikuskizunaren antzeko batekin, izan ere, harrera ezin hobea eduki zuen iazkoa ikusleen aldetik. Sarrera librea izanen da, toki guztiak bete arte.

Egitarauaz gainera, Estefania de Paz aktoreak, Remigia Echarren funanbulista iruindarraren omenez, ‘Argako Erregina’ ikuskizuna taularatuko du. Funtzioak Ziudadelako 7. poternan izanen dira, abuztuaren 9tik 13ra eta 16tik 19ra, 19: 00etan. Sarrera librea izanen da lekua bete arte, 30 pertsona gehienez.

KONTZERTUAREN PROGRAMA

Abuztuak 2. 22:00. Argiak, Musika, Ekin! Suakai (GAZTELUGIBELEAN, 15 zk.aren parean)
abuztuak 3. 20:00. Volatiner@s. Nostraxladamus (SARRERA, YANGUAS Y MIRANDA ETA EJERZITOKO ETORBIDEAREN ARTEKO BIDEGURUTZEAN)
abuztuak 4. 20:00. Ahá! Alas circo (ZIUDADELA)
abuztuak 5. 20:00. 78 route., La Meute- Los Muchachos (ZIUDADELA)
abuztuak 6. 22:00. Creatura. Lapsoproducciones/ malabart (ZIUDADELA)
abuztuak 9. 20:00. Les madeleines de Poulpe. Cie. Kadavresky (ZIUDADELA)
abuztuak 10. 20:00. Tartana. Trocos loc (ZIUDADELA)
abuztuak 11. 20:00. Bowa. La gata japonesa (ZIUDADELA)
abuztuak 12. 20:00. Avol. Cir Bover (ZIUDADELA)
abuztuak 13. 22:00. Copyleft. Nicanor de Elia (ZIUDADELA)
abuztuak 16. 20:00. EL cazador. MIGTHY JAMBO (ZIUDADELA)
abuztuak 17. 20:00. VoloV. Colectiu TQM (ZIUDADELA)
abuztuak 18. Magic Box. E.go (ZIUDADELA)
abuztuak 19. Esencial. Vaiven circo (ZIUDADELA)

Irakurri gehiago Itzuli edukiaren hasierara