Programa

MAPPING JAIALDIA, FAMILIENTZAT ETA LEHEN HAURTZAROARENTZAT

ITURRAMA ETA MENDILLORRIKO CIVIVOXAK
2022/11/12 - 2022/11/26
JARDUERAK 2023ko OTSAILA - MARTXOA

Civivox Sarearen programazioa bigarren urtez itzuliko da MAPPING Europako Jaialdiarekin, Esperientzia Artistikoa Familientzat eta Lehen Haurtzaroarentzat, Gasteizko Teatro Paraíso / KunArte-ren eskutik, Mendillorri eta Iturramako Civivoxetan, azaroaren 12tik 26ra.

Nazioarteko Antzerki Jaialdian hiru eszena-proiektu estreinatuko dira gure herrialdean, hirurak ere Mapping Europa Sortzailea ekimenaren barnean onduak: Cache-Cache, Belgikako Theatre de la Guimbarde-k egina; Aqualuz/Urargi, La Piel Teatro nafar taldeak ondua, eta Ludi, planeta posible baterako poema eszenikoa, Gasteizko Teatro Paraíso Antzerkiak egina.

Atal eszeniko berritzaile honetan, hiriko haur txikienei (1 – 4 urte) eta haien familiei ireki dizkiegu Jaialdiko ateak, kultur esperientzia zoragarrian barneratzera gonbidatzeko. Arteak Zuzenean gozatzeko aukera izanen dute, betiere Musikan, Ikusizko Arteetan, Arte Esperimentazioan eta, nola ez, ANTZERKIAN murgilduz. Den-dena prest dago ikusle ttikiak hartzeko, haien lehen esperientzia eszenikoa goza dezaten!

Programan amaitutako jarduerak

Itzuli edukiaren hasierara