Buscador
Programa
MAPPING JAIALDIA, FAMILIENTZAT ETA LEHEN HAURTZAROARENTZAT

Hazi egin da aurten Civivox Sareak 1 eta 4 urte arteko umetxoak dituzten familiendako programazioa, Europako MAPPING Jaialdian sartu baita, hau da, Esperientzia Artistikoa Familientzat eta Lehen Haurtzaroarentzat, Gasteizko Teatro Paraíso / KunArte-ren eskutik, Mendillorri eta Iturramako Civivoxetan, azaroaren 18tik 28ra.
Europa mailan sortutako bi eszena-proiektu ikusiko ditugu Jaialdian: La luna en el jardín, Silfo Teatrok ondua (Murtzia) eta Susurros del bosque, Animacji Ploniako konpainiak emana. Halaber, esperimentazioa landuko da Kaxa bat, amets bat lantegi-instalazioan, bai eta gogoeta ere, topaketa-mahai inguru baten bidez, Nafarroako Unibertsitateko eta EHUko adituek parte hartuta.
Gure lurraldeko herritar ttikienendako jaialdia, alegia.
EGITARAUA
TOPAKETA-MAHAI INGURUA. Artea eta Lehen Haurtzaroa, Begirada Kaleidoskopikoak. Ainhoa García Pindado, Alfredo Asiáin eta Pilar López. ITURRAMAKO CIVIVOXA. Azaroak 18. 19:00.
PRESTAKUNTZA-SOLASALDI TEORIKOA ETA PRAKTIKOA. Arte- eta zentzumen-adierazkortasuna umetxoekin. Elena eraso, art & Peques. Azaroak 23. 17:30. ITURRAMAKO CIVIVOXA. Helduendako. Gurasoak eta haur hezkuntzako irakasleak. Doan. Aurrez izena emanda.
LANTEGIAK: ADIERAZPEN ARTISTIKOA ETA PLASTIKOA UMETXOENTZAT. Gau izartsua. Azaroak 19. 17:30. MENDILLORRIKO CIVIVOXA. 24-36 hilabete, heldu batek lagundurik. 4 €. Aurrez izena emanda.
LANTEGIAK: ADIERAZPEN ARTISTIKOA ETA PLASTIKOA UMETXOENTZAT. Naturako sekretuak. Azaroak 26. 17:30. ITURRAMAKO CIVIVOXA 12- 24 hilabete, heldu batek lagundurik. 4 €.
UMETXOENDAKO ANTZERKI-IKUSKIZUNAK. La luna en el jardín. SILFO TEATRO. Azaroak 20. 10:30. MENDILLORRIKO CIVIVOXA. 2-4 urte, heldu batek lagundurik (gehienez heldu bat umetxo bakoitzarekin). 3 €.
UMETXOENDAKO ANTZERKI-IKUSKIZUNAK. Susurros del bosque. ANIMACJI (Polonia). MENDILLORRIKO CIVIVOXA. Azaroak 27. 10:30. 1-3 urte, heldu batek lagundurik. 3 €.
INSTALAZIO-LANTEGIA. Kaxa bat, amets bat / Una caja, un sueño. TEATRO PARAÍSO eta GUTXINAKA-GUTXINAKA. MENDILLORRIKO CIVIVOXA. Azaroak 28. 4 saio. 1-4 urte, heldu batek lagundurik.